Zabalik dago festetako umeen tanborradan izena emateko epea

•  Tanborradan 5 eta 13 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea ekainaren 8ra arte egongo da zabalik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ireki du umeen tanborradan izena emateko epea; uztailaren 26an izango da, Santa Ana egunean, Karmen eta Santanatxu jaien barruan. Tanborradan 5 eta 13 urte bitarteko haurrek eta gazteek har dezakete parte, hau da, 2017 eta 2009 bitartean jaiotakoek. Izena emateko epea ekainaren 8ra arte egongo da zabalik, Gazte Informazio Bulegoan edo www.ametxgazteria.eus webgunean. Inskripzioa egiterakoan, interesdunaren izena eta jaioteguna adierazi beharko dira, eta baita arduradunaren telefono-zenbakia ere. Era berean, laguntzaile gisa atera nahi duten gurasoek izena eman dezakete Zelaietan eta 946300650zenbakian.

Gorputzak eta jantziak

Ohikoa denez, haurren tanborrada bost gorputzek osatuko dute: sukaldariek, antortxeroek, fusileroek, kantinerak eta tanborreroek. Udalak gogorarazi du, arau orokorrak zehazten duen moduan, lehenengo aldiz izena ematen duten pertsonak sukaldari izango direla; bigarren urtean, antortxero; eta horrela, hurrenez hurren, lehen aipatutako hurrenkeran. Era berean, urte horretan dagokion gorputzean plazarik ez badago, inskribatutako pertsonak aurreko urteko gorputzean errepikatu beharko du. Gorputza esleitzeko orduan, antolakuntzak pertsonaren adina hartuko du kontuan, eta nagusiek lehentasuna izango dute hurrengo gorputzera pasatzeko garaian. Azken urtean parte hartu ez dutenen kasuan, tanborradan izan zuten azken gorputza hartuko du erreferentziatzat antolakuntzak.

Jantziei dagokienez, behin gorputza esleituta, antolatzaileek parte-hartzaile bakoitzak eraman beharreko arropa zehaztu dute:• Sukaldariak: Praka luze zuria. Alkandora zuria.• Antortxeroak: Praka luze bakeroa. Alkandora zuria.• Fusileroak: Praka luze zuria. Alkandora zuria.• Kantinerak: Praka luzea/gona urdina (Arrantzale) edo bakero iluna. Alkandora zuria.• Tanborreroak: Praka luze zuria. Alkandora/kamiseta zuria.

Entseguak

Antolatzaileek gogorarazi dute izena eman duten pertsonek gutxienez entseguen %50era joan behar dutela tanborradan parte hartu ahal izateko. Hauek dira entsegu egunak:• Tanborreroak: Ekainak 22 eta uztailak 6,13,20. 18:00• Fusileroak: Uztailak 5,12,19. 18:00• Kantinerak: Uztailak 11,14,18. 18:00

Artículo anterior
Artículo siguiente“Garaipena eskeini nahi diegu zaleei”