Zabalik da haurrei zuzendutako Adimen Artifiziala ikastaroan izena emateko epea

•  Programa Aste Santuan izango da, bi txandatan: apirilaren 11n eta 12an, eta apirilaren 13an eta 14an. Izen-ematea apirilaren 4ra arte egongo da zabalik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Adimen Artifizialeko programa bat antolatu du 2012 eta 2009 urteen arteanjaiotako neska-mutilei zuzendua, Aste Santuko oporraldiari begira. Tailerraren helburu nagusia da udalerriko txikienek teknologia berriak ezagutzea, eta kasu honetan, Adimen Artifizialarekin lotzea. Hala, hauek etorkizunean izango duten balioa ezagutzeko aukera izango dute, berrikuntza eta sormena sustatzen duten bitartean. Horrela, tailerrean parte hartzen duten neska-mutilek Adimen Artifiziala modu sortzaile eta berritzailean ezagutzeko aukera izango dute.

Antolatzaileek azaldu moduan, ikastaroak bi atal izango ditu. Aurrenekoan, gaztetxoek adimen artifizialari buruzko teoria jasoko dute, modu sortzailean eta dinamikoan ikasiz eta lehen ezagutzak jasoz. Bigarren saioa berriz praktikoa izango da: aurreneko fasean ezagututako tresnak erabiliko dira: irudi bat soinura pasa, GPT txat-tresnarekin elkarrizketa bat izan, bere avatarra sortu, eta antzekoak… Gainera, eta saioa amaitzean ikasleek Adimen Artifizialari buruzko ezagutzaz gain, lizentziak lortuko dituzte ‘machine learning’ bidez beren irudiak eskatzen dituzten irudi bihurtu ahal izateko.

Programa Zelaieta Zentroaren instalazioetan garatuko da, bi txandatan: lehenengoa apirilaren 11n eta 12an emango da eta bigarrena 13an eta 14an (txanda bakar batean hartu ahal izango da parte). Bi txandek ordutegi bera izango dute, 11:00etatik 13:00etara, eta parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria edo tableta eraman beharko du.

Izen ematea martxoaren 29tik apirilaren 4ra

Izena eman nahi duten haurrek datorren apirilaren 4ra arte izango dute aukera. Izena aurrez aurre eman behar da Gazte Informazio Bulegoan, eta plaza bat erreserbatu nahi dutenek izena emateko unean bertan ordaindu beharko dute, kreditu-txartel baten bidez; gainerako plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira. Halaber, beharrezkoa izango da Ametx txartela aktibatuta izatea.

Artículo anteriorEstas son las 9 bandas internacionales que optarán a ganar la 16º de Haizetara
Artículo siguiente‘Amorebono 2023’ arrancará el 1 de junio con 32.000 bonos