Zabaldu da seme-alabak jaio edota adoptatzeagatik ematen diren diru-laguntzak eskatzeko epea

• Udalak 400 eurora arteko diru-laguntza emango die Zornotzako familiei, ondorengo bakoitzarengatik
• Neurri honek herriko merkataritzari ere lagunduko dio, gastua herrian egin beharko baita.
Amorebieta-Etxanok seme-alabak jaio edo adoptatzeagatik diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Diru-laguntza honen bidez, Udalak 400 eurora arteko diru-laguntza emango die Zornotzako familiei, ondorengo bakoitzarengatik.
Diru-laguntza honen xedea seme-alabak dituzten familiei sortzen zaizkien aparteko beharrizanei erantzuteko laguntza ematea da, bikoteek familia handitzea errazteko. Horrela Udalak natalitate politikak eta lana eta familia bateragarri egiteko politikak egiteko beharrari erantzuten dio.
Laguntza ekonomikoak herriko dendariei ere mesede egingo die, seme-alaben beharrizanak asetzeko erabili beharko baita, baina betiere gastua Amorebieta-Etxanon egin beharko delarik: botikak, umeen arropa dendak, etxerako umeentzako tresna/gailuak, umeen elikadura eta higienerako produktuak, etab.
Amorebieta-Etxanoko Udalak 50.000 euro bideratu ditu diru-laguntza deialdi honetarako. Eskaria egin daiteke 2019ko urriaren 1aren ondoren eta 2020ko azaroaren 30era arte jaiotako edo adoptatutako seme-alabengatik. Jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, diru-laguntza familiako kide berri bakoitzarengatik emango da.
Eskariak Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira, jaio eta hiru hilabeteko epean edo adopzioaren ebazpena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean.

Artículo anteriorEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrece ayudas económicas para la generación de empleo
Artículo siguientePrimera novela de Zigor Goitiandia «EL CAMARO DESTARTALADO»