Gaur arratsaldean Zubiondo parke inguruan egindako XII Herri Lasterketak aurre egin behar izan dio eguraldiaren prebisioari eta eskola ta ikastolen jaiei, izan ere, ume gutxi izan dira gaur, tamalez. Hala ere, hurbildu direnek oso ondo pasatu dute. Nagusien lasterketan, 7,5 kilometrokoan, Iraia Garcia izan da lehen emakumea,jarraian Samira Ahbduche eta hirugarrena Maider de la Fuente. Gizonezkoan berriz, marrokiarrak nagusi izan dira:Youssef Fathi, Driss Bensaid eta Ismail Razga.