Waterpolo alebin txapeldunak

Amorebieta waterpolo taldeak bukatutzat emon dau aurtengo denboraldia izugarrizko emaitzekaz: Alebinen ligan, txapela Zornotzara ekarri dabe eta benjaminen ligan, podium-ean egotea lortu dabe 3. postua lortuz. Tarragonako Habawaba txapelketan 11. postua (Euskal herriko lehenengokoak), lortu eben.

 Kirolarien kemena, esfortsua, gogoak, iraunkortasuna eta nahi izateari esker, urte gogor hauen ostean, ligan izugarrizko emaitzak  lortu dabez;  baina entrenatzaileentzako  saririk  onena, bai uretan eta uretatik kanpo kirolarien aurpegietan irrifarre bat ikustea da. WATERPOLOAZ DISFRUTATZEA.

 Waterpoloak ematen dabezan baloreak oso ondo barneratu dabez: taldeko lana ezinbestekoa dala, beste taldeko partaideak eta epaileak errespetatzea jokuaren barnean dagola eta zure taldeko partaideengana  konfiantza osoa izatea… Oiñarri hauek  talde berri  honen zutabe izanik,  orain dela 5 urte sortutako waterpoloko kluba aurrera doa.

Amorebieta waterpolo taldearen hurrengoko denboraldiaren  erronka, federatuen ligan parte hartzea da, hau da; waterpoloari buruz gehiago ikastea, jolasaren bitartez.

Entrenatzaileek, eskertu nahi dabe jokalariek eta gurasoek egiten daben lana,  ezinbestekoa baita da, waterpoloa Zornotzan aurrera eroateko.

Mila esker.

Hurrengo denboraldirako 2010-2015-ko tarteko jokariak behar doguz.

 Norbaitek frogatu nahi badau, deitu: 658742858.

Artículo anteriorItzela izan da!
Artículo siguienteJaiak bai, errespetoa ere bai!