Martzel Do Nascimiento Goiria, 18 urteko zornotzarra izan da aurtengo jaietako kartel lehiaketaren garailea. Erabakia bozketa baten bidez egin da, guztira 718 bozka egon dira eta hauetako 201 hartu ditu Martzelek. 1.000 euroko saria irabaziko du eta apur bat Ianara arrebari eman beharko dio, honek lagundu diolako rotulazioarekin eta argazkiarekin. Teknika aldetik spray-a eta oleoa erabili du, «VOF» ezizenez sinatzen duen grafitero honek. Eskuak zerura begira, jai giroan agertzen dira eta globo gorri bat, eta honen barruan Patata ikusten da. Honez gain arrautza prijitua ere dago, zergaitik? «ez du zentzurik, jaietan ere gauza asko daude ere zentzunik gabekoak», esan du Martzelek.