VII. ZORNOTZAKO MASTER KAIOLA “FINALAK”

EMAKUMEAK:ARRIZABALAGA 22-18 ALDAI
Partidu hasiera parekatua, markagailuari dagokionez. Bi pilotariei kosta zaie partidan ondo sartzea, saketik tanto asko, huts naikotxo. Hasiera estu horretan Amaia aldai izan da jokoari etekin handiena ateratzen hasi zaiona, airea bilatuz. Amaia onenean egon denean 8-7 atzetik joan arren, Arrizabalagak suertez egindako tanto bat lortu du eta sakea hartzearekin batera tanto takada polita, saketik tantoak eginez, beste munduko ezer egin gabe 12-7. Takada erraz eta gero Amaia saiatu da Olatzi aurre egiten baina tanto guztiak gernikarraren alde erori dira, Olatzek sake falta egin duen arte, 14-8. Hortik aurrera pilotari biak dena emanda ibili dira, kantxan tokia hartu nahian. Arrizabalaga izan da markagailuan aurrea eraman duena, 18-10 ere aurreratuz, hala ere jokoa markagailua baino estuago joan da. Markagailuko aldea handienea izan denean erreakzionatu du Dimako pilotariak, berriro ere 18-15 margailuan hurbilduz, Olatzi hutseginaraziz eta bera partidan sartuz. Markagailuari buelta ematen dabilela ordea, amaiak erabaki txar bat hartu du bi pareta bat egiterako orduan eta txapapera bota du. 20-15 berriro aurrera Olatz, 22 tantoak geroz eta hurbilago. Amaiak berriro ere sakea lortu du baina ezer gutxirako balio izan dio, Olatzi beste pilota bat txapa gainera erori eta tantoa lortu baitu, 21-16. Partida esku eskura izan duenean, Olatzek 4 terdiko marra pasatu eta 21-17, sakea Amaiarentzat. Amaiaren sake erremate bat eta 18. tantoa Amaiarentzat. Azken tantoa Olatzek beste txapaganeko batekin, 22-18 TXAPELA GERNIKARA.

GAZTEAK: ESKUZA 12-22 APEZETXEA
Gazte mailako bi izar, bata atzelaria eta bestea aurrelaria, hala ere, 4 terdiko partida izan arren, partida oso irekia. Hasiera bizia, eskuza nagusi, pilotari ematen dion abiadura ikusgarria. Apezetxea aurrera joateko intentzioz, Arkaitzen jokoa mozteko asmoz baina hasieran ezin eutsi ibili da, markagailuan Arabarra aurreratuz, 9-1. Partida hasiera oso markatuta Eskuzaren abiadurarekin, nafarra ezinean abiadura horren aurrean. 10-1 eko markagailuarekin etorri da Eskuzaren lehen hutsa, 10-2, sakea Apezetxearentzat eta partidan sartzeko aukera. 10-3 tanto ona Apezetxeak, pilota mugitu eta gantxoarekin bukatuz. Pixkanaka Beñat abiadurara egokitu eta bere jokoa egitea lortu du, partida txukundu eta partidaren erdian berriro ere esperantzarako ateak zabalduz, 11-8. Eta partidaren kolorea apurka apurka urdinduz, Beñat kantxan tokia hartuz eta Arkaitz alde batera eta bestera, 11-11 partida zabal zabalik. Hasieran Apezetxea ezinean ibili bada, bigarren zatian Arkaitz Eskuza ezinean, Beñat erakustaldia ematen eta Arkaitz desesperatuta, zirrikitual bilatu ezinik, 11-13. 12-14 ko tantoa zoragarria, Eskuza bere abiaduraz dominatzen, Apezetxeak dena ekarri eta 3 terditik hankak airean dituela erremate zoragarria nafarrak. Hasieran ikusitakoarekin zerikusirik ez artidak, Apezetxea oso nagusi. Hori izan da partidaren tonika hortik aurrera, Apezetxea bikain eta Arkaitz Eskuza ezinean, nahi baina ezin, 12-21. Ikaragarria Beñat Apezetxeak gaur egindakoa, 10-1 galtzetik, 12-22 irabaztera, egoera erabat irauliz eta ikusle guztiak liluratuz.

FINALA SUB 22: HORMAETXE 18-22 ZUBIZARRETA IV
Klase handiko norgehiagoka, Zehaztasuna egokitasunaren aurka, bata gaztea eta bestea oso gaztea. Halaxe hasi da partida, tanto dotoreak, pilota mugituz eta erremate dotoreak eginez, 5-4, dena oso zabalik. Momentu horretan Oierrek bi hutsegite larri egin ditu, sake falta bat eta beste bat txapapera botaz, 5-6 Ataundarra aurretik. Akatsak bikain baliatu ditu Zubizarreta IV.ak, markagailuan aldea hartzeaz gain, kantxan tokia hartu eta pixkanaka nagusitzeko, 5-10. Sakea hartu eta Lezamarrak aginak erakutsi ditu partidari eusteko, sake on bat, erremate bi eta bete betean partidan sartu da, 8-10. Maila altuko norgehiagoka, aurreikusi bezala, bi pilotariak gauza asko on erakutsiz, 10-11. Markagailuan berdinketa lortzeko aukera izan duenean, Oierrek bigarren pasa jarraian eta sakea berriro urdin. Sakearekin batera beste tanto bi Ataundarraren alde, 10-13, gustora LAPKEko pilotaria. Bi pilotariek asko jokatu behar izan dute tantoa lortzeko, bete beteko norgehiagoka, zubizarreta markagailuan aurretik baina alde txikiz, 14-15 eta partida azken txanpan sartuta. 15-15 izan da hurrengo berdinketa, partidako Oierren bi sake onenei esker etorri dena. Orduan iritzi da Oierren momentua, alde batetik asko sakatu duelako eta bestetik Zubizarreta pixkat jeitsi delako, 18-16. Berriro ere Oier itxura onena ematen aritu denean, huts bat, Zubizarretak saketik tanto bat, beste erremate bat eta 18-19 aurretik. Beste tanto gogor bat eta zubizarretak momentu zailenean magia egin eta dotore tantoa txokoan, 18-20 eta 22.tantoa usainduz.Azken bi tantoak ere Zubizarretarentzat, 18-22 txapela Gipuzkoara.

Kronika Ekhi Ziarrusta

Artículo anterior150 aniversario Convenio Amorebieta
Artículo siguienteNaia Fernández cuenta el ascenso del Zornotza femenino