Zornotzan

Noticias

“Viajes Trailrunning”, Mendiak zeharkatuz, ametsak betez, munduan barrena lasterka eginez

Ametsak betetzea zilegi da eta horiek lortzeko borrokatzea, bizitza bera da. Ba al dago munduan sentsazio hoberik gogoko duguna lortzea baino? Helburuak lortzea ederra da, eta horiek lortzeko egiten den bidea gogorra izaten da gehienetan, baina amets horiek lortzean, une horretan soilik ohartzen gara, politena ez dela helmuga bera, bertara iristeko egindako bidea baizik.
Ederra da aitzindaria izatea, gogorra bezain ederra esango nuke, baina onerako eta txarrerako erabaki guztiak zuk zeuk hartzen dituzu, horietako batzuk egoerek baldintzatu ditzakete, baina azken hitza zuk duzu beti eta horrek nolabait bete egiten du norbera.
Egoitz Aragon Larruzea zornotzarrak esku artean du bere ametsa, eta une honetan, zuk zeuk irakurle ere esku artean duzu bere proiektua egia bihurtzeko ametsa. Aspaldi buruan zuen arren, data bat jartzekotan, ideia horiek uztailaren 1ean bildu zituen Egoitzek Viajes Trailrunning agentziaren izenpean.
“Mendian korrika egitea eta bidaiatzea gustatzen zaienentzat sortutako proiektua da. Mendi eta bidaietan dudan esperientzia jendearekin partekatzeko asmoarekin, eta, batez ere, mendiarekiko zalantzak eta beldurrak kentzen laguntzeko asmoarekin sortutakoa. Konfinamendua dela eta, buruari bueltan ematen hasi nintzen eta jendeak motibazioa galdu duela ikusita, horien animoak altxatu eta “trailrunning” lehiaketez gain, askoz gehiago dagoela erakutsi nahi nuen, hau da, mundu zabal bat dagoela ikustarazi”, izan ere, Egoitzetan hitzetan “mendian kirola egitea terapia baten antzekoa da, eta une zail hauetan, horrek asko laguntzen gaitu eta lagundu ahal gaitu”.

Erabakia hartu eta proiektua abian jarri zuenean, oztopo eta zalantza asko izan zituen, ohikoa den bezala, bain, egun, pozarren dago jendeak emandako harrerari esker. Estatu guztitik ari da mezuak eta emailak jasotzen eta harrituta dago jendeak erakutsitako jarrerarekin.
Koronabirusaren pandemiak, gizarteak naturara jotzeko grina areagotu egin duela nabaria da, ez da horren zalantzarik, lehen eta orain bertan biltzen den jende kopuruari erreparatzea besterik ez dago. “Normala deritzot, izan ere, hiru hilabete etxean sartuta egon ostean, gizakiak naturak ematen digun askatasun sentsazioa behar du eta Pirinioetan eta Europako Haizetan, aurreko urteetan baino jende gehiago dabil. Zaborra ere ugaritu egin da mendian, jende askok ez baitauka mendiarekiko eta naturarekiko errespeturik, baina gure lana hori ere bada, horiek ohartaraztea”, adierazi du Egoitzek.
Oro har, Mendiak zera du ona: ez duela bereizketarik egiten ezta onartzen ere, egia da sasoiak, abiadurak edota teknikoki dugun mailak asko baldintzatzen duela, baina bada denontzat tokia mendian, geuretzako egokiena dena aukeratzea besterik ez dago. Mendiak ez du sexu edota adin bereizketarik egiten. Egoitzek jakin badaki jende askori erreparoa ematen diola mendira bakarrik joatea eta ez dela erreza izaten norbait bilatzea, beraz, horiei zuzendu nahi zaie berarekin batera joateko, berak konfiantza eskaintzen baitio bezeroari, bizitzan horren garrantzitsu eta ezinbestekoa duguna: konfiantza jasotzea eta ematea. Elkartruke ederra, benetan, edozein esparrutan dala ere.

Baina, zer da orotara Egoitzek bere agentziarekin eskaini nahi duena? “3 zerbitzu mota eskaintzen ditut: nik gidatutako talde bidaiak edota mendi espedizioak. Denbora falda edo bidai bat antolatzeko gogorik ez dutenentzako, bidai asesoria egokituak (bezeroen gustu, lehentasun eta aurrekontua kontutan hartuz), nik antolatzen diet bidaia eurek euren kabuz egin dezaten. Azkenik, “trailrunning erretiroak” edo “training camp” delakoak empresa eta taldeei zuzendutakoak”, azaldu digu Egoitzek.
Ameslari eta erronka zalea dugu Egoitz eta bere hitzetan, “bizitzan erronkak edukitzeak bizirik mantentzen nau eta mendi, lasterketa edota negozio erronketan gustora sentitzen naiz”. 2008an egin zituen bere lehen mendi lasterketak eta kirol honek izan duen eboluzioa bete-betean bizi izan du. Euskal Herrian, Espainian, irletan, Portugalen, Frantzian, Suitzan edota Italian ibili da lasterka eta 3.000 kilometrotik gora egin ditu dortsala jantzita; imajina dezakezue, beraz, horiek burutzeko dortsalik gabe beste zenbat egingo zituen. Denborarekin, ordea, konturatu da askoz gehiago gozatzen duela bere ibilbideak antolatzen eta lagunekin partekatzen, mundua ezagutzen duen bitartean.

“Belatxikieta puntan daukat bulegoa”. Edonork sinestu egingo luke, mendian gora eta behera aurkituko baitugu Egoitz Aragon Larruzea zornotzarra, baina bide beretik ez baldin bazoazte, ez arduratu, berarekin harremanetan jartzeko bestelako aukerak ere egon badaude: https://viajestrailrunning.com/contacto/ edo info@viajestrailrunning helbide elektronikoaren bitartez. Segi mendiaz gozatzen!
Amaia Larruzea Motxobe

+ Leer más

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas

Curso de primeros auxilios, el 16 y 23 de octubre, en Amorebieta-Etxano

01/10/2024

Bajo el lema “Tus manos salvan vidas”, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, en colaboración con el Centro de Salud local, ha organizado un curso básico sobre primeros auxilios que consta de dos sesiones sobre Reanimación Cardiopulmonar (RCP) y uso del Desfibrilador

Amorebieta-Etxano presenta su primera Semana de la Cooperación

01/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy en rueda de prensa la Semana de la Cooperación de Amorebieta-Etxano, una iniciativa que se celebrará por primera vez en el municipio del 1 al 6 de octubre. Esta semana tiene como propósito