Zornotzan

Herria, Merkataritza

Valentin Llona, Montorrako Urikoa eztia

Valentin Llona Montorrako eztigile eta erlezainak Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokan sari garrantzitsua jaso du aurten ere; Milalore Ezti hoberenaren saria, hain zuzen ere. Valentin Llonak urteak daramatza Urikoa Eusko Labeldun eztia ekoizten.
+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
Milalore eztia, Txillar eztia eta Eukalipto eztia ekoizten ditu Valentinek. Gaur egun 260 bat erlauntz ditu eta udaberrian bakoitzaren barruan 60.000 erle egon daitezke. “Milioika dauz bai. Aurten ez dugu iaz beste eztirik lortu, baina pozik gaude Gernikan saria lortu dugulako aurten ere”, dio Valentinek. Milalore eztiaren kategorian irabazi du aurten Gernikako Azokan. Iaz berriz, Txillar ezti hoberena lortu zuen.
Urikoa milalore eztia Bizkaiko loreen nektarrekin lortzen da. Hainbat tokitan banatu ditu erlauntzak, baina ez da erreza izaten tokiak lortzea. “Baserritar asko beldur da, ez dabe erleak inguruan ikusi nahi, baina nekazari inguruneari mesede izugarria egiten diote polinizazioari esker. Inguruko landaredia erabat aberasten da”.
Urikoa eztia Eusko Label sigiluaren kalitate berme guztiak ditu.”Getarian dago planta bakarra eta hara eramaten dogu eztia. Analitika egin eta gero ontziratzen dute, label etiketa jarri eta niri bueltan eman. Eusko Labelen txillar eztiaren sigilua lortzeko eztiak ehuneko 45a txillarra behar du izan eta horretarako transhumantzia egiten dute Valentinen erleek. “Burgosera eramaten doguz erlauntzak uztailean lore berrien bila. Erlauntzek 3 hilabete inguru egiten dute transhumantzian. Irailean, eztia ateratzen dogu eta gero erlauntzak etxera ekartzen doguz urrian”.
Valentin, 30 urte ondoren, esperientzia handiko erlezaina eta eztigilea da. Baina oraindik ere, erleen munduaz egunero ikasteko prest agertzen da. Aurten izugarrizko arazoa izan dute “Vespa velutina” izeneko Asiako liztorrarekin, erle asesinoa ezizenez ezagutzen dena. “Gure erleak jaten dauz. Tranpak jarri arren hor agertzen dira. Laguntza gutxi dugu honen kontra egiteko eta ekoizleen artean konpondu behar gara”.
“Erle bat 45 egun bizi da gutxi gora behera. Bere lana egin ondoren hiltzen da. Erreginak 2.500 arrautz jartzen dauz egunean. Guk euren lana ondo egiteko zaindu behar doguz”, dio Valentinek. Berak martxan jarritako Urikoa eztiak badirudi erreleboa izango duela. Semea aitaren lekukoa hartzeko prest omen dago eta. Erlezaintza eta eztigintzaren munduan irakaslerik onena izango du.

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que