UZTAILAK 26 Herriko taldeen kontzertua

STEEPERS taldeko kideekin izan gara kontzertua baino lehen. STEEPERS 2011ko hasieran sortu zen Hard rockeko ikuskizun handi bat eskaintzeko asmoarekin. Aurtengo Durangaldeko maketa lehiaketan finalistak izan dira. “Tabernatan, aretoetan, agertokietan eta beste hainbat lekutan jotzeko gai gara. Horretarako, iraupen ezberdineko kontzertuak eman ahal ditugu beharraren arabera”, dio Fer zornotzarrak.
Hard rock talde mitikoen bertsioak dituzte (Europe, Whitesnake, Rainbow, Gotthard..) eta abesti propioekin tartekatzen dituzte. Taldea esperientzia handiko lau musikarik osatzen dute, aurretik hainbat taldetan aritutakoak eta batzuek taula gainean hamar urte baino gehiago daramatzate: Fer (abeslaria), David (kitarra), Ilargi (bateria) eta Fernan (bajista).
Udako konzertuak bukatu ondoren euren lehen diska grabatuko dute. Hemen ikusi eta entzun ahal duzue euren kanta batzuk.

Artículo anteriorI Rallysprint Amorebieta
Artículo siguienteMIKEL ATUTXA-k EHUNMILAK LASTERKETA BUKATU DU