Hizkuntzak gure erronka
Urritxe BHI, Amorebieta-Etxanon, DBH eta Batxilergoa eskaintzen duen ikastetxe publiko bakarra da. ( www.urritxe.hezkuntza.net).
Ikastetxe euskalduna eta, aldi berean, eleanitza da. Komunikazio tresna nagusia euskara da, eta euskararen erabileraren normalizazioaren alde lan egiten dugu eremu akademiko-administratiboan zein elkarren arteko harremanetan: ikasle, familia, eta irakasleen artean. Baina gaur egun, munduan ezinbestekoak diren hizkuntzak ere bultzatzen ditugu: euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesa.
Urritxe BHI, aurrerakoia eta gure ikasleen etorkizunaz arduratzen denez, beti erronka berriei heltzeko prest dago, horregatik, hainbat proiektu ditugu martxan, hobekuntza gure helburu nagusietariko bat delako. Horien artean: Ikasketa Kooperatiboa, Sare Hezkuntza, Hauspoa, Agenda 21, Bizikidetza- Hezkidetza, Euskeraz bizi ,Eleaniztasuna…
Ikasle eleanitzak lortu nahi ditugu. Horretarako hainbat jakintzagai eta jarduera atzerriko hizkuntzetan eskaini:ingelesez: Musika, Gizarteren UDko batzuk, Plastika, Balio Etikoak, Fisika-Kimika,eta eleaniztasunerantz proiektuan parte hartzen dugu, hain zuzen ere -Hizki-Mizki aldizkari digitala argitaratzen dugu (hiru hizkuntzetan, era digitalean teknologia berriak erabiliz, bloga, maketazio teknikak…bai paperez), Batxilergoko 1. Mailako ikasleekin Irlandara bidaia ingelesa praktikan jartzeko..
Informazio zehatzago nahi baduzu, etor zaitez gure ikastetxera eta ezagutu gure proiektuak; lan talde prestatua eta konprometituak harrera egingo zaitu atsegin handiz.
Urritxe BHI, etorkizuna sortzen, herrikoa eta herrikoia, aurreratua eta aurrerakoia, jakina!