Unai Iriondo Agirregoikoa organo-jotzailea

Asko dira musika ikasketak egiten dituzten gazteak. Baina oso gutxi organoa aukeratzen dutenak. Izan ere, Gasteizko kontserbatorioan ikasturte berri honetan ikasle bakarra izango da.
Unai Iriondo zornotzarra, 19 urteko gaztea, organo ikasketak hasiko ditu aurten Gasteizko kontserbatorioan, baina hasi baino lehen Larrako organo-jotzailea bihurtu da, ekinez egina eginez, bere kabuz apurka apurka ikasi duelako.
Txikitatik musika ikasi du, beste askok bezala, trikitixa eta pianoa gustokoak zituen, baina Valladolidera egindako bidai batean, elizako organoa ikusi eta jotzen hasi zen. “Klaseko lagun guztiak afaltzera joan ziren eta ni bertan geratu nintzen liluratuta”. Kateorratza imanari itsatsita geratzen den bezala, horrela geratu zen Unai.
10.2 (Copiar)
Iriondo eta Olea, bikote paregabea Larran

Handik bueltan, Larrako eleizara hurbildu zen eta beso zabal aurkitu zituen fraileak, batez ere Olea. “Akordio batera iritsi gara, ni organoa jotzera joan ahal naz eta honen truke igandeko mezak egin behar dodaz. Jon Korta Donostiara joan zenetik hankamotz daude eta”.
“Larrako organoak 2 teklatu ditu, 16 erregistro, baina mezetan bakarrik 7 erabiltzen dituzte. Trompeta tuboa kendu neban txarto zegoelako eta konpondu arte horrela geratuko da. Amorebietako parrokikoa berriz, organo erromantikoa da”.
Zornotzako Koralarekin jotzea gustatzen zaio eta Mireia Izagirre zuzendaria oso pozik dago Jose Mª Gonzalez “Sema” ordezkatu ahal izango duelako.

Artículo anteriorFalllece el deportista Omer Alvarez
Artículo siguienteSOCORRISTAS DE ZORNOTZA