Icono del sitio www.amorebieta.com

Udazken txistulari taldea kaleetara berriro

Pasa dan domekan, maiatzaren 31n, gure herriko Udazken txistulari taldea kaleetara urten zan lehenengoz CoVid19aren ondorioz jasandako etenaldiaren ondorioz. Azken hilabete hauetan zehar Udazkeneko txistulariak etxeko balkoi eta leihoetatik ibili dira txistu hotsekaz zornotzarrak alaitzen eta giro paregabea sortzen. Bazan ordua kaleetara bueltatu eta domekaroko kalejira berreskuratzeko!

Ganera, Zornotzak harrera onagaz jaso dauz txistulariak, balkoi eta plazetan txaloak be entzun dira. Dana dala, segurtasun distantziak eta neurriak jarraitu izan dira eta horretarako, herriko Izar Cutting Tools enpresak egindako pantailak erabili dabez. Udazkenek euren gizartearekiko eta kulturarekiko konpromezua eskertu nahi deutse. Eutsi goiari eta emon musika bizitzari!!!

Salir de la versión móvil