Udaltzaingoaren bulegoak berrituta

– Bulegoak guztiz eraberritu dira eta horrek aukera emango du herritarrei zerbitzu hobe bat emateko, arreta publikorako leku gehiago baitute bulego berriek.
– Udalak 350.000 euroko inbertsioa egin du lan hauetan eta sei hilabete inguru behar izan dira lanak amaitzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak amaitu ditu Karmen kaleko 8. zenbakian dauden Udaltzaingoaren bulegoetako lanak. Lan hauek instalazioak guztiz berritzeko egin dira.

Lan hauen ondorioz, herritarrei zerbitzu hobe bat eman ahal izango zaie. Izan ere, bulego berriek leku gehiago daukate arreta publikorako eta sarrerako atea argitsuagoa da, herritarren harrera hobetuz. Era berean, bulegoen gunea hobetu da, baita atestatuen gela, biltegia, officea eta aldagelak.

Ganga formako kristalezko sabai zaharra berreskuratu dela aipatu behar da. Lehen sabai aizun plakek estaltzen zuten berau. Eraikinaren fatxada ere aldatu da. Zeuden hutsuneak aldatu gabe, U Glass azalera bat sortu da atzetik argia duena eta gauaren hasiera markatuko duena eta kanpotik bigarren sarbide bat egongo da zuzenean biltegira eramango duena.

Udalak 350.000 euroko inbertsioa egin du lan hauetan eta sei hilabete inguru behar izan dira lanak amaitzeko.

Artículo anteriorEnrike Renteria pintura lehiaketa izango da igandean
Artículo siguienteOporton bisitari dabil Udabarri ordezkaritza bat