– Plan berriak, 2019-2021 epealdirako eratuta, hiru helburu estrategikoak ditu: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura.
– Gazteen arteko erabilera, tenkologia berrien erabilera euskaraz eta erabilera arlo sozioekonomikoan sustatuko ditu; baita umeengandiko euskaraz ez dakiten gurasoenganako eta aitita-amamenganako transmisioa ere.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2019-2021 jarri du abian. Plan berri honek Eusko Jaularitzaren ereduari heldu dio eta hiru helburu estrategikoak ditu: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura. Dokumentuak hamabi esparruen inguruan hartuko diren neurriak ditu, aurreko Planari, 2015tik 2017ra indarreko egon zena, jarraitutasuna emateko eta esparru batzuk indartzeko asmoz.
Plan berriak gazteen arteko euskararen erabilera, teknologia berrien erabilera euskaraz eta erabilera arlo sozioekonomikoan sustatuko ditu bereziki. Halaber, euskaraz dakiten umeengandiko euskaraz ez dakiten helduenganako transmisioari ekingo dio, tailerrak antolatuz haurrek haien gurasoei eta aitita-amamei euskaraz hitz egitea irakatsi diezaietela.
Amorebieta-Etxanoko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2019-2021, 2015-2017ko Planaren bertsio eguneratuta da. Aurreko planaren helburuen %80a bete egin zen, pasa den urtean Udalak Elhuyari eskatutako ebaluazioaren emaitzen arabera.