Udalak eta Zornotzako LHII erakundeak hitzarmen bat sinatu dute herrian enplegua sustatzeko

Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du eta gehienez ere lau urtez luzatu ahal izango da
• Zornotzako zentro hau arduratutako da ekintzailetza zerbitzua kudeatzeaz

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornotza LHII erakundeak hitzarmen bat sinatu dute zornotzarrei herrian dagoen lan eskaintzaren berri emateko eta orientazioa emateko (eskaintzei buruzko informazioa, curriculumak, enpresak, etab.). Era berean, herriko enpresen eta enplegu eskatzaileen artean bitartekaritza lanak egingo ditu eta baita negozio ideia edo proiektu bat duten edota ekintzaile profil bat dutenei lagundu eta orientazioa eman.
Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du eta gehienez ere lau urtez luzatu ahal izango da. Udalak 10.800 euroko inbertsioa egingo du Zornotzako zentro hau Amorebieta-Etxanoko ekintzailetza zerbitzuaren kudeaketaz arduratu dadin. Honen Enplegu eta Ekintzailetza Zerbitzua arduratuko da baliabide teknikoak, giza baliabideak eta beharrezko materialak jartzeaz. Era berean, zornotzar guztiei duen enpresa hazitegiari buruzko informazioa emango die.
Ekonomia eta Enplegua sustatzeko Saileko teknikariek modu aktiboan lagunduko dute, enplegu eskari eta lan bitartekaritzari buruzko informazioa emanez. Zornotza LHIIri babesa emango diote, proiektuan dauden baliabideak behar bezala kudeatu daitezen

Artículo anteriorZORNOTZA SASKIBALOI PRESENTA SU PRIMER ÁLBUM DE CROMOS
Artículo siguienteONGI ETORRI ERREFUXIATUAK