Zornotzan

Albisteak

Udalak birziklapena bultzatuko du edukiontzi berriekin, organikoaren edukiontzia gehituz

•  Edukiontzien sistema berriak, organikoarenak, itxiera elektronikoa izango du eta Ametx txartela erabili beharko da irekitzeko.•  Edukiontzien ordezkapena irailaren 15ean hasiko da eta hilabete eta erdian egingo da, gutxi gorabehera.

Amorebieta-Etxanoko Udalak birziklapena indartzeko helburuarekin hiru edukiontzi-eredu berriren aldeko apustua egin du: papera eta kartoia, gainerako hondakinaketa organikoarentzako edukiontzi sistema berria. Edukiontzi berriak irailaren 15etik aurrera hasiko dira instalatzen, udalerrian. Eredu berriak eskuragarriagoak dira, altuera txikiagoa dutelako eta bide-segurtasuna handitzen laguntzen dutelako. Gainera, diseinu modernoagoa izaki, % 100 birziklagarriak dira, iraupen handikoak, zarata gutxiago sortzen dute eta erabilerrazagoak dira.

Organikoa biltzeko sistema berria, itxiera elektronikoarekin

Berrikuntza garrantzitsuenetako bat da, Amorebieta-Etxanok organikoa jasotzeko edukiontzi sistema berria izango duela. Edukiontzi honek sarraila elektronikoa izango du eta beraz, zornotzarrek Ametx txartela erabili beharko dute irekitzeko.

Dagoeneko Ametx txartela duten herritarrek honako punturen batean izango dute aktibatzeko aukera: Zelaieta Zentroan, irailaren 20tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Herriko plazan jarriko den puntuan ere aktibatu ahal izango da, irailaren 24an, ostiralean, 16:00etatik 20: 00etara, eta irailaren 25ean, larunbatean, 09:00etatik 13:00etara.

Bestalde, zornotzarrak puntu hauetara hurbildu ahal izango dira zalantzak argitzeko.

Oraindik Ametx txartelik ez duten zornotzarrek doan eskuratu ahal izango dute Zelaieta Zentroan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

¿Zer utzi behar da edukiontzi marroian?

Zornotzarrek janari gordina eta kozinatua bota beharko dute edukiontzi marroira. Gainerako hauek ere utzi daitezke organikoaren edukiontzian: kafe-hondarrak eta iragazkiak, infusio-poltsak, sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak, kortxo naturaleko tapoiak, zotzak…

Informazio gehiago

Informazio puntuez gain, Udalak kartel bat jarriko du portal guztietan eta diptiko bat banatuko du postontzietan herritar guztiak informatzeko helburuarekin eta  organikoaren sistema berrira egokitzea laguntzeko nahiarekin.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en