Udalak Amorebieta-Etxano ezagutaraziko du lau bideoren bidez

•  Ekimen berri honen helburua da Amorebieta-Etxanoren nortasuna eta zornotzar sentimendua ikus-entzunezko formatu honen bitartez zabaltzea. Lau bideotan banatuta, hainbat arlo lantzen dira binaka: enplegua eta euskara, HAZ eta udaltzaingoa, kirola eta gizarte ekintza, eta kultura eta berdintasuna.

Amorebieta-Etxanoko Udalak lau promozio bideo aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan, herria ezagutarazteko eta zornotzarrek udalerriarekiko sentitzen duten harrotasun sentimendua indartzeko helburuarekin, hala azaldu du Andoni Agirrebeitia alkateak: “gaur lau bideo aurkeztuko ditugu, gure tokiko nortasuna, zornotzar sentimendua, ikus-entzunezko formatuan erakustera datozenak. Udalerririk onenean bizi gara, nortasun, kultura, ondare, ohitura eta jai propioak dituen leku batean. Amorebieta-Etxanok eskualdeko eta autonomia-erkidegoko beste udalerri batzuetatik bereizten duten ezaugarri espezifikoak ditu. Bideo hauek gure aurkezpen gutuna izango dira, zornotzarrek partekatu ahal izango duten bisita-txartela,eta Amorebieta-Etxanora datozenek iritsi aurretik ikusi ahal izango dutena”.

Bestalde, Estibalitz Martiartu Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak bideo bakoitza zertan datzan azaldu du: «Amorebieta-Etxano ezagutzera eman nahi dugu, etabaita ere aitortu nahi dugu gurea udalerri berdingabea izatea posible egiten duten pertsona, erakunde, eragile eta elkarte guztien lana. Horregatik, lau bideo egin ditugu, sail bakoitzeko bi, Amorebieta-Etxano eta bere egunerokotasuna ahalik eta modurik egiazkoenean eta errealenean islatzeko”.

Enplegua eta euskara

Horrela, zinegotzi zornotzarrak azaldu duenez, ‘Enplegua eta Euskara’ izeneko lehen bideoak bi sailekin lotutako hainbat kontzeptu batzen ditu: “bideoan Amorebieta-Etxanorako garrantzitsuak diren enpresa eta industriak agertzen dira, baina baita Amorebieta-Etxano udalerri bizia izatea egiten duten negozio txikiak eta ostalaritza-establezimenduak ere. Nekazaritza eta artisautza ere aipatzen dira, gure sustraien eta nortasunaren adierazlebiak. Euskara da bideoaren beste ardatz nagusietako bat, bai irakaskuntzaren ikuspegitik, bai berau sustatzeko egiten diren ekimenen ikuspegitik. Eta ez ditut ahaztu nahi Udaletik antolatzen diren ekimenak, Amorebieta-Etxanoneragin eta herria elkartzen laguntzen dutenak, hala nola,Amerebonoen kanpaina edo Jan Alai pintxo lehiaketa”.

HAZ eta Udaltzaingoa

Bigarren bideoak HAZek eta Udaltzaingoak eskaintzen dituzten funtzioak erakusten ditu: “HAZ, Herritarren Arreta Zerbitzua, herritarrek Udalarekin duten lehen hartu-emanpuntua da. Bere zeregin nagusia da zornotzarrei administrazio-izapideetan laguntzea eta orientatzea, eta baita erakundeak eskaintzen dituen baliabide edo zerbitzuetan arreta ematea ere. Era berean, beraiek dira, herritarren ekimenak, iradokizunak, erreklamazioak edo kexak artatzen dituzten pertsonak. Digitalizazioak ere badu  protagonismoa bideo honetan, Udalaren webgunea, eta Zelaietako zein Udaleko kutxazainak erakusten baitira. Horiez gain, udaltzainen egunerokotasuna ere erakusten du bideoak, besteak beste, herritarren segurtasunaz eta zornotzarren arteko bizikidetzaz arduratzen direnpertsonena hauena”.

Kirola eta Gizarte Ekintza

Martiartuk azaldu duenez, hirugarren bideoan Amorebieta-Etxanon pisu handia duten bi sail aipatzen dira: ‘Kirola eta Gizarte Ekintza’: “lehenengotik hasita, azpimarratu nahi dut udalerri honetan kirol asko egiten dela. Bideoan Amorebieta-Etxanok eskaintzen dituen kirol eta ekipamenduen barietatea ikus dezakegu: futbola, saskibaloia, judoa, atletismoa txirrindularitza, esku pilota eta pala, eskalada edo harri arrastea, besteak beste. Eta, gainera, transmisio-kultura handia dagoela ikus dezakegu, oinarritik egiten baita lan, gure haur eta gazteek txikitatik kirola egin dezaten. Bideoan baita ere, Gizarte Ekintza departamentutik egiten den lana ikus dezakegu, eta era berean, honen ikurra, Nafarroa Zentroa. Balio anitzeko espazioa, pertsonak, zaintza eta lan ona erdigunean jartzen diren zentroa. Irudi horiekin batera, ikus ditzakegu baita ere herriko ikastetxeak edo osasun-zentroak. Zornotzarrok Amorebieta-Etxanon ditugun ekipamenduen isla da, zalantzarik gabe, hirugarren bideo hau”.

Kultura eta berdintasuna

Eta, azkenik, laugarren bideoa, kultura eta berdintasun arloekin lotutara duena da, agian, hunkigarriena, gure nortasuna, jaiak, emozioak eta sentimenduak hobekien islatzen dituena: “zornotzarrak kalean elkartzen garen momentu horien errepasoa egiten du, hau da, Karmenjaiak, inauteriak, kontzertuak eta antzezlanak. Herri kirolei eta dantzariei ere egiten die aipamena… Eta kultura arloangure herrian erreferente diren bi zentroak ere ageri dira bertan: Zelaieta Zentroa eta Zornotza Aretoa. Era berean, bideo honetan jasotzen da baita ere zornotzarren borroka eta aldarrikapen feminista, bai urtean zehar egiten diren ekitaldi ezberdinetan adierazitakoa, eta baita ere berdintasunaren aldeko bidean egindakoa, zornotzarron egunerokoan modu transbertsalean lantzen dena”.

Artículo anterior“Herritar guztien ongizatea ipar” duen hautagai taldea aurkeztu du Zornotzako EH Bilduk
Artículo siguiente‘Euskaraz barra-barra’