Zornotzan

Albisteak

Udalak 35.000 euro bideratu ditu Guatemalara

➢ Udalak, Euskal Fondoaren bidez, Guatemalako Aldea de San Agustinera edateko ura eramango du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskal Fondoaren bidez (Kooperanteen Euskal Toki Entitateen Elkartea) 35.000 euro emango ditu Guatemalako Aldea de San Agustinera edateko ura eramateko.
Egun dagoen edateko ur zerbitzua handitu nahi da honekin, uraren kalitatea eta segurtasuna bermatuz eta ura dela-eta zonalde honetan izaten diren gaixotasunak gutxituz. Gainera honi esker, emakume eta ume askok ura garraiatzeari utzi ahal izango diote.
Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero garapenerako lankidetzarako %0,7a ematen du eta oraingoan egindako dohaintzarekin 70 metro kubikoko edukiera duen tanke bat eraiki ahal izango du eta hoditeria berria jarriko du Aldea de San Agustinera edateko ura eramateko. Honek 2.500 laguni baino gehiagori eragingo dio. Gaur egun 360 familiek ez dute inguru honetan edateko ur zerbitzurik.

+ Irakurri

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak

Ekainaren 6an zabalduko da Amorebieta-Etxanoko haur danborradan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko haur danborrada tradizio handiko ekitaldia izan ohi da Amorebieta-Etxanoko jaietan. Uztailaren 26an ospatuko da eta bihartik hasita ekainaren 14ª bitarte zabalik egongo da izena emateko epea. Danborradan parte har dezakete 5 eta 13 bitarteko haurrek (2011-2019 artean jaiotakoak). Interesdunek

‘ARGENTINA’ Irati Lezama

Iratik beti izan du argi psikologa izan nahi zuela. Horregatik, karrera Deustun eta Masterra Donostian egin ondoren, Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen (aurretik han ikasten aritu baitzen), lanera eta batez ere bere formakuntza aberastera. Pozik etorri zen Erasmuseko hilabeteetan Argentinan