Udal liburutegiak aurrez aurreko mailegua eta digitala indartu ditu bere zerbitzuak egokitzeko

– Oraingoz behintzat liburutegian bertan irakurtzeko aukerarik ez dago, horrela, egoera hau orekatzeko, film eta liburuen aurrez aurreko mailegua eta mailegu elektronikoa hobetsi nahi izan dira.

– Orain arte Liburutegiak abian jarritako ekimen eta ikastaroek ere bizi dugun egoera saihestea lortu dute eta aurrera jarraitzen dute aurrez aurreko formatuan.

Pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera oso gogorra da guztiontzat eta liburutegiek ere gogor egin dute lan aurrekaririk gabeko egoera zail honetara egokitzeko. Horrela, Amorebieta-Etxanoko udal liburutegia ez da atzean gelditu eta berrasmatu egin da erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena ematen jarraitzeko, betiere segurtasun neurri zorrotzenekin.

Oraingoz behintzat, eta bizi dugun egoera zailera egokituta, ez dago liburutegian bertan irakurtzeko aukerarik. Egoera hori konpentsatzeko, filmak eta liburuak aurrez aurre eta elektronikoki mailegatzea erabaki da, herritarrei zerbitzu eraginkor eta segurua eskaintzeko. Horregatik, liburutegira sartzean ezin izango da materialik ukitu; beraz, liburuak aukeratzeko orduan, liburutegiko langileen gomendioak jarraitu beharko dira edo on-line katalogoa berrikusi eta aldez aurretik hautatutako liburua ekarri.

Euskadiko udal-liburutegien katalogo bateratuak aukera ematen du funtsak bi hizkuntzetan kontsultatzeko, bai eta maileguen aleak eta egoera eskatu, erreserbatu eta kontsultatzeko ere, eta Internet bidez berritzea ahalbidetzen du. Katalogoaren helbidea katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua da.

Nabarmendu, aukera guzti hauez gain, e-liburutegia, Eusko Jaurlaritzaren liburu eta film elektronikoen maileguaren zerbitzua ere kontsultatu daitekeela katalogo anitz eta zabala eskuragarri izanik.

Ikasgela ere erabilgarri dago 32 pertsonako mugarekin honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 8.30-14.00 / 15.00-20.30, larunbatetan 10.00-14.00 / 17.00-20.00. Haurren liburutegia itxi egon arren, liburuak liburutegian bertan eskatzeko eta eramateko aukera dago.

Orain arte egindako ekimenei dagokienez, azpimarratu behar da hizkuntzak maite dituztenek Hizkuntzen mintzapraktikak programaz gozatzeko aukera izaten jarraituko dutela. Programa honek, normalean hizkuntza jakin bat hitz egiteko ohitura duen pertsonak eta ohitura edo ezagutza hori ez dutenak biltzen ditu. Ingeleseko bi talde daude astelehenero eta frantseseko talde bat asteazkenero.

Irakurketa Klubak ere prozedura berbera darama. Kasu honetan euskarazko eta gaztelerazko taldeak daude. Dinamizatzailea hilen behin elkartzen da parte-hartzaileekin eta aldez aurretik irakurritako liburu bati buruz mintzatzen da. Liburua aukeratuta dago eta beraren komentarioa egiten da.

Liburutegiak Irakurlearen Txokoa ekimena ere proposatzen du. Kasu honetan, parte-hartzaileek irakurtzen ari diren liburua baloratzen dute. Ez da liburu zehatz bat aukeratzen, pertsona bakoitzak berea komentatzen du, filmak, erakusketak edo antzerkia bezalako diziplina anitzak jorratuz. Nabarmendu, pasadan abenduan Irakurlearen txokoak 10 urte bete zituela eta horren omenez dokumental bat egin zela.

Ipuin kontalariak ere badu bere tokitxoa liburutegiaren programan. Pandemia hasi zenetik telematikoki burutu da baina hemendik aurrera aurrez aurreko formatua berreskuratzea espero da. Ildo horretan, mota honetako ekimenek aukera ematen dute liburutegia udalerrian kultura dinamizatzeko elementu gisa erabiltzeko, bere jarduera osoa liburuetara mugatu gabe.

Artículo anteriorEl próximo lunes Amorebieta podría abandonar la zona roja
Artículo siguienteCuatro nuevos talleres de empoderamiento