UDABERRIKO IBILALDIAK

Maiatzean amaitu dira Ametxeko euskara zerbitzuak udaberrian antolatu dituen ibilaldiak. Horietako hiru umeekin egindako irteerak izan dira, Ibilaldiak familian programari dagozkionak, eta lau nagusiei zuzenduta, Ibiliaz ezagutu programa barrukoak. Parte hartu dutenek, gidari euskaldunek lagunduta, hainbat paraje ezagutzeko eta euskaraz egiteko aukera izan dute. Aurtengo udaberrian Ubide inguruetan eta Gorbeiako magaletan zehar ibili dira gure ibiltunak, bidean zuhaitzetako etxeen sekretuak ikasi dituzte; haitzuloak, pagadiak eta ur-jauzi zoragarriak ikusi dituzte.
Irailean, berriz ere, ekingo diogu bideari; lehenengo, herriko baselizen arteko ibilbidea osotzeko hiru irtenalditan; geroago, urria eta azaroan, udagoieneko koloreak miresteko. Beti ere, ogitartekoa motxilan eta euskara mingainean.

Artículo anteriorObras de mejora en La Tejera y Astepe
Artículo siguienteLARREAKO ESKOLA “CHANGEMAKER” SCHOOL