Zornotzan

Kultura

TXORIENE ZIGOR ITURRIETArekin

Orain arte Ultra Trail lasterketak egiteagatik ezagutu izan dugu Zigor Iturrieta, eubatarra. Baina oraingoan ez gara horretaz mintzatuko, baizik eta sukaldaritzaz. Izan ere, Zigor ETB-1ko Txoriene izeneko sukaldaritza programaren aurkezle berria dugu.
Hilaren 9an estreinatu da Txoriene Zigor Iturrietarekin eta egunero ikusi ahal dozue arratsaldeko hiruretan hasita. “Nire lanbide sukaldea izan da beti, orain arte eskoletarako menuak prestatzen dituen enpresa batean egon naiz lanean, lagun batek telebistan kasting bat zegoela esan zidan arte”.
Kasting horretan patatazko tortila egiteaz gain, kamara aurrean berba egin behar zuen ordu erdi batean. Zigor oso ondo prestatu zen, patataren historia ikasi zuen eta ordu erdi horretan isildu barik egon zen. “Hurrengo egunean deitu zidaten programa niretzako zela esanez. Gainera, nik batueraz egin ahal dot eta behar izanez gero bizkaieraz eta gipuzkoeraz ere bai”.
Astean birritan grabatzen du programa Miramonen eta bera arduratzen da denetaz. “Erosketak egin, platerrak prestatu, kolaboratzaileak aurkitu eta gaiak prestatu. 60 programa egingo ditugu orain eta ondo baldin badoa gehiago sinatuko ditugu. Horrela bada laguntzaileren bat jarriko didate”.
Gaur egun sukaldaritza programa mordoa daude telebistan, kalitate handikoak denak. Horren artean nola konpetitu da arazoa, zer eskeini, nola egin, zer kontatu… Zigorrek planifikazio bikaina egin du denboraldi honetarako. “Astelehenetan kirolarien bisita izaten dugu, astearteetan elikadura dietista batekin, asteazkenetan amamen eta aititeen eguna, ostegunetan euskal ekoizleak eta ostiraletan umeak. Beste ikuspuntu batzuk jorratzen ditugu platerak prestatzen ditudan bitartean. Umeak, adibidez, gurekin sukaldean badira gero ez dute erreparorik arraina jateko, mendira edo hondartzara joateko picniak egin, urtebetetze jaietarako menu bereziak, jolasak asmatzen ditugu plateren diseinuekin, etabar ”.
Badakizue, sukaldaritza ikasi nahi baduzue eta ordu entretenigarria igaro, arratsaldero ETB-1n Txoriene Zigor Iturrietarekin.

+ Irakurri

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

julio 8, 2024

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen