Zornotzan

Noticias

Txistu Egunaren XV. edizioa larunbatean Amorebieta-Etxanon

• Eibar, Iruña, Gasteiz, Bermeo, Durango eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak.
• Arratsaldeko 17:30etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei.

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du. Ospakizuna datorren irailaren 26an arratsaldean izango da. Aurten Txistu Egunaren XV. edizioa betetzen da.Txistu Egunaren helburua gure herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskaintzea da. Gure herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea. Horretarako datorren irailaren 26an sei txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean. Honexek izango dira:

– Eibarko Usartza Txistu Taldea
– Iruñako Bizarzuri Txistulari Taldea
– Gasteizko Adurtza Txistu Taldea
– Bermeoko Kankinkabara Taldea
– Durangoko Jaizale Txistu Taldea
– Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistulari Taldea

Egitaraua hauxe izango da:

17:30: Txistu talde bakoitza herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herriko erdigunea, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Vizcaya eta Andrandi

19:00: Talde guztien kalejira herritik zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Bide baltza, Kalbarioa (txistu saioa), Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Nafarroa plaza (txistu saioa), Gudari (txistu saioa), Txiki eta Otaegi, Zelaieta parkea, Harrison parkea (txistu saioa).

Txistu Egunaren laguntzaileak Ametx, euskera, kultura eta kirolarako Herri Erakundea eta Harrison Hotela dira.

Udazken Txistulari Taldea
Udazken Txistu Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua gure herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta gure herriko bizitzan uztartzea nahi dugu. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen dugu eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten gara.
Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dugu, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek eta kantariek parte hartzen dute.

+ Leer más

XVIII. edición de Mangamore del 11 al 13 de octubre en Amorebieta-Etxano

09/10/2024

Amorebieta-Etxano se prepara para recibir la decimoctava edición del Festival Mangamore, que se llevará a cabo en la localidad zornotzarra del 11 al 13 de octubre con un programa repleto de actividades para todos los públicos y la participación de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano impulsa iniciativas educativas, culturales, deportivas y de prevención para el nuevo curso

09/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su compromiso con el entorno educativo local mediante un amplio programa de actividades y recursos dirigidos a los centros escolares y las asociaciones de madres y padres, con el objetivo de fomentar el desarrollo integral

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas