Txistu eguna zapatuan

• Zazpi txistu banda izango dira larunbatean egingo den edizio berri honetako partehartzaileak

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du. Ospakizuna datorren irailaren 21an izango da. Aurten Txistu Egunaren XIX. edizioa betetzen da.

Udazken Txistulari Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta herriko bizitzan uztartzea nahi da. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen da eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten da.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen da, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek eta kantariek parte hartzen dute.
Txistu Egunaren helburua herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskeintzea da. Herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea.
Horretarako datorren irailaren 21an 7 txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean.

Honexek izango dira:

• Larriberri Txistu Elkartea de Pamplona
• Usartza Txistulari Taldea de Eibar
• Getxagoi Txistulari Taldea de Urduña
• Itxaropena Txistulari Taldea de Lekeitio
• Kankinkabara Txistulari Taldea de Bermeo
• Jaizale Txistulari Taldea de Durango
• Udazken Txistulari Taldea de Amorebieta-Etxano

Egitaraua hauxe izango da:

17:00.- Txistu talde bakoitzak herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana,Zubibitarte, Zubipunte, Vivendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi

18:00.- Talde guztien kalejira herritik zehar: Zelaieta Zentroa, Udaletxera San Pedro kaletik, San Miguel, Gernika Plaza (kontzertua), Andra Mari Plaza (kontzertua), Ibaizabal kaletik Ogenbarrenara (kontzertua), Venecia (kontzertua), Harrison (kontzertua), Luis Urrengoetxea, Euskal Herria Plaza (kontzertua) eta Kalbario Plaza (kontzertua).

Azpimarratzekoa da Txistu Eguneko taldeek Ogenbarrenako jaietan parte hartuko dutela, bertara arratsaldeko 19:00etan joango diralarik.

Artículo anteriorEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se suma a la celebración de la Semana de la Movilidad
Artículo siguienteMugikortasun astearen irudiak