TXIKI OTAEGI KALEA KOLOREZ BETE DA

• Udalak kale honetan dauden denden 29 pertsiana apaindu ditu.
• Proiektu hau merkataritza guneak hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren Hirigune programaren barruan kokatuta dago.
• Lanak egiteko hilabete behar izan da eta 12.826 euro behar izan dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jarduera komertziala bultzatu nahi du Txiki Otaegi kalean eta horretarako hainbat dendetako pertsianak apaindu ditu. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak sustatutako Hirigune programaren barruan kokatuta dago. Programaren helburua kale edo gune batzuk egokitu eta merkataritzarako erakargarriago bihurtzea da, betiere azken helburua jarduera ekonomikoa bultzatzea delarik.
Horretarako Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ekonomi Sustapen eta Enplegu Sailak 29 pertsiana margotu ditu Txiki Otaegi kalean. Gune eraberritu honek ingurua erakargarriagoa egiten du eta auzokideek inguruan hobekuntzak egiteko egindako eskariari erantzuten die. Gunea birgaitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udala inguruko 21 lokalen jabeekin harremanetan jarri da. Hauetatik 20 izan dira proiektuan parte hartu dutenak.
Apainketa lanak hiri diseinuan aritzen den enpresa garrantzitsu batek egin ditu hilabeteko epean. Proiektua gauzatzeko 12.826 euro behar izan dira.

Artículo anteriorALUMNOS DE LAUAXETA IKASTOLA cultivan setas ostra (pleurotus Ostreatus) a partir de posos de café
Artículo siguienteDOS ALUMNOS DE ZUBIAUR MUSIKA ESKOLA EN LA EIO