Txapela buruan kastinga


ETB. 10:00etan ireki ditu ateak EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak. Ordu horretan sartu dira «Txapela Buruan» saiorako lehen hautagaiak. Euria den arren, harrera gaztez beteta dago, eta 18:00ak bitartean ehunka lagun pasatuko dira bertatik, castingeko galderak erantzun, eta abentura berri bati ekiteko.

Martxoan estreinatuko du ETB-1ek ‘Txapela Buruan’ Zornotzako Pausa enpresaren saio berria. Lau gaztek Europan barrena egingo duten bidaia erakutsiko du. Dena prest dago: 15 egunetarako InterRail txartelak, ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko ditugun tokiak, ezagutuko ditugun euskaldunen kontaktuak, etab. Dena den, oraindik garrantzitsuena falta zaigu… ZU! Zu izan zaitezke lau gazteetako bat!

Beraz, 18 eta 30 urte artean badituzu eta euskaraz baldin badakizu, parte hartu zatoz 18:00ak baino lehen EITBren Bilboko egoitzara, eta etorri gurekin bidaia zoragarri honetara. Gainera, Gaztetxartela eramanez gero, iPad mini baten zozketan parte hartuko duzu! 15 egun Europan zehar, trenean bidaiatuz, motxila gainean, eta gainera, dena doan! Bidaia osoko gastuak ordainduta dituzue, hau da, InterRail paseak, dietak, lo egiteko lekuak eta bisitatuko ditugun lekuetako sarrera guztiak. Eta trukean, zer eskatzen dugu? Abenturarako gogoa izatea, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grinarekin etortzea, besterik ez.

EZ GALDU ZURE TRENA!!!!!

Artículo anteriorEn Amorebieta se recicla el contenedor amarillo
Artículo siguienteTaller de entrenamiento de la memoria para personas mayores