Txakur parkeko egoera salatuz

Orain dela gutxi inaguratutako txakur parkeko egoera salatu nahi dot.
Parke honetan paperontzi bat bakarra aurkitu dezakegu, parkeko sarreran. Ez dago ibilbiderik prestatuta beraz euri egunetan jabeak lokatzaz beteko gara. Ez dago banku bat jabeak jezartzeko. Eta niretzako garrantzitsuena… ez dago segurtasunik txakurrak solte ibiltzeko edota jabeak lasai ibiltzeko. Segurtasun falta hau ikusteko argazki batzuk atara dodaz. Argazkietan ikusi dezakegu zelako burdin zati arriskutzuak irtetzen diren.
Espero dot udaletxea segurtasun falta ikustea eta hau hobetzea.
Jokin

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.