Zakari Valdes Sarria, 26 urteko zornotzarra, urtebete darama Asia eta Ozeania kontinenteetako herrialde ezberdinak bisitatzen. Nahiz eta hasiera batean sei hilabeteko egonaldia planteatu zuen, bost hilabete zeramatzala, paraje horiek denbora gehiago behar zutelaz ohartu zen.
Bidaia Thailandian hasi zuen, lehenengo kontaktu errezago bat izateko helburuarekin, herrialde hau bait da inguru haietatik bidaiatzeko erosoena eta turismo aldetik azpiegitura hoberenak dituenak. Thailandia bisitatu eta gero Laos, Kambodia, Malasya Singapour, Indonesia, Japonia, Hong Kong, Taiwan, Txina, Zelanda Berria eta azkenik Australia bisitatu zituen.
Bisitatuko duen hurrengo herrialdearen aukeraketak ez dio buruhauste handirik ematen, amaren eta bertako herritarren gomendioak hartzen ditu kontuan hegazkin txartel bat erosi aurretik. Herritar hauei eskertzen die batez ere ematen dioten segurtasuna, adeitasuna eta abegi ona, baita gauza gutxirekin erabat zoriontsu izan daitekela erakutsi izana ere.
Turismoa egiteaz gain, gure auzokide honek lana bilatzen du doan herrialde bakoitzean egunerokotasunak sortzen dizkion gastuak eztaltzeko helburuarekin. Esate baterako, Australiako barraketan, Laoseko baserri batean, Japonian babarrunak batzen eta Malasyan animali fundazio batean egin du lan.
Zakari herrian berriz ikusteko denboratxo bat itxaron beharko dugu.Ikusteko geratzen zaizkion herrialdeen zerrenda luzea dela dio eta poltsikoa hustu arte ez duela herrira bueltatzeko asmorik aitortu digu. Gainera, apurka apurka hurbiltzea du helburu, Asia zeharkatuz; Iran, Libano eta Jordania bezalako herrialdeetara iritsi eta orduan, bertatik zuzen etorri herrira. Oraingoz, “Travelling with Big Zak” facebook orrialdean ikusi eta jarraitu ditzakegu zornotzar honen abenturak eta hurrengo pausuak.