Zornotzan

Albisteak

Tourraren irteeera: egun itzela Amorebietan

Gaur bizi izan doguna itzela izan da. Tourraren hirugarren etapa bizi izan dugu zuzenean, ehundaka edo milaka lagun kaler atera dira ikuskuzunaz gozatzeko.

Grand Départ de Pays Basque 2023′ gaur amaituko da Euskadin hirugarren etaparekin (Amorebieta-Etxano – Baiona), txirrindularitzaren historiara igaroko diren lehen bi egun ikusgarrien ondoren. Amorebieta-Etxanok bere galarik onenak jantzi ditu ‘Grand Départ de Pays Basque 2023′ honetako hirugarren etaparen irteera hartu eta historiaren parte izateko.

13:00ak pasata, Iñigo Urkullu Lehendakariak lasterketari hasiera eman dio, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuarekin, Ainhoa SalterainAmorebieta-Etxanoko Alkatearekin eta Christian Prudhomme lasterketako zuzendari nagusiarekin batera.

Jarraian, Lehendakaria, Christian Prudhommerekin batera, lasterketako zuzendaritza autoan sartu da txirrindulariekin batera Euskadin Frantziako itzuliari agur esateko jardunaldi honetan.

Aldez aurretik, bertaratu diren erakundeek une historiko hau oroitzeko opari batzuk trukatu dituzte. Ekitaldian parte hartu dute Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Ainhoa SalterainAmorebieta-Etxanoko Alkateak, Christian Prudhomme, lasterketako zuzendari nagusia, eta Bernard Thévenet enbaxadore eta Tourreko irabazle bikoitzak.

Hemen argazki batzuk, ezinezko aizan da toki guztietan egotea.

https://flic.kr/s/aHBqjAL8M7

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta