Zornotzan

Albisteak

Tourra 2023 aurkeztu da gaur Parisen

Euskadiko ordezkaritza handia joan da gaur Parisera 2023 Tourraren aurkezpenera. Iñigo Urkullu lehendakaria, hiriburuetako alkateak eta nola ez, Andoni Agirrebeitia, Amorebieta-Etxanoko alkatea. Gure herritik irtengo baita, uztailaren 3an, hirugarren etapa Baionan bukatzeko.

“Aurkezpena ikaragarria izan da, esan digu Andonik, Lehendakaria hitzaldia ematera igo denean oso harro sentitu gara euskaldunok, izan be gure aberria zer dan, zer garen, munduari zabalduko dugu eta. Amorebieta-Etxanorentzat inoiz egon den ekitaldirik handiena izango da, mende askotan ez dugu horrelakorilk berriro ikusiko”.

Amorebieta-Etxano, Gasteiz, Donosti eta Bilboko alkateak

Zornotzatik abiatu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko errepideak atzean utzi ondoren, txirrindulariak Iparraldean sartuko dira Baionako helmugara iritsi arte. Jardunaldiak 185 kilometro izango ditu, ia guztiak lauak, eta aurreikuspenen arabera, esprinterrek euren trebetasunak erakusteko lehen aukera izango dute.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en