TORREBURUTIK MUNDURA

Xabier Amurizaren bertso-poemen inguruan Fran Lasuenek izugarrizko lana egin du Jou González eta Jose Luis Canal musikariekin batera. Atzo gauean Eleizetan programaren barruan ikusteko aukera izan genuen Dudeako San Migel baselizan.Jendez gainezka izan zen. Bertsolaritza eta poesia alde batetik eta musika bestetik. Jou Gonzalezek izugarri jo zuen Klarinetea eta saxoa eta Jose Luis Canal pianojolea erabat hunkigarri egon zen. Gainera Jouk Irurena izeneko abestia eskeini zigun, Amaia Gorosperen oroimenez. Amaitzeko Xabier Amuriza bera igo zen eta Lurra izeneko abestia kantatu ere. Ederra benetan. Eskerrik asko gozatu egin genuelako Zornotzako artista hauek elkarrekin ikusteaz.

IMG_4366

Artículo anteriorELIMINADOS PERO CON LA CABEZA ALTA
Artículo siguienteBeñat Intxausti gana la 8ª etapa del Giro de Italia