The Mokers hirukoteak irabazi du maketa lehiaketa

The Mokers da, joan den ostiralean, Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurreta herrietako gazteria sailek antolatutako maketa lehiaketaren lehenengo saria, 1.500 eurokoa, irabazi zuen taldea.
Euskarazko abestirik onenarentzako saria, 500 eurokoa, Hozten taldearentzat izan da, Ke artean gaiari esker. Orion Child taldeak, azkenik, accesita eskuratu zuen, eta kontzertua eskainiko dute Amorebieta-Etxanoko aurtengo jaietan, txosten esparruan,
Guztira 26 izan ziren lehiaketaren II. edizioan parte hartu zuten taldeak. Bederatzi pasa ziren kontzertuen bigarren fasera. Joan den asteko ostiralean jardun zutenak hiru finalistak izan ziren: The Mockers, Orion Child eta Hozten.

Artículo anteriorUn trabajador herido en Maderas Zallo
Artículo siguienteGURE ESKU DAGO ZORNOTZA BIDEOA