Supercremalleras taldeak crowdfundinga abiatu du bere lehen diskoa argitaratzeko

16 egun eta 725€ gelditzen zaizkie jarritako helburua lortzeko

Taldekideak: Gorka Etxeberria (gitarra eta ahotsa), Daniel West (gitarra eta koruak), Gorka Olaeta (gitarra), Julen Alberdi (baxua eta koruak) eta Unai Markina (bateria)

Otsailean hitz egin genuen Zornotzan eman zuten kontzertuari buruz eta bueltan dira Supercremalleraseko taldekideak. Oraingoan, haien lehen lan luzea «Aviones con vértigo» publikatzeko laguntza bila ari dira. 2019an «Querer sin querer» lehen maketa argitaratu eta hainbat kontzertu eman ondoren Ultramarinos Costa Brava estudiora bidaiatu zuten, Santi Garciarekin kantu sorta bat grabatzeko eta ekoizteko. 2021aren amaieran argitaratzea da helburua eta zaleen babesa lortzeko 13 aukera jaso dituzte; merkeena 15 eurotan; kamiseta, diskoa eta kantuen deskarga digitala eskuratzea, eta garestiena 1000 eurotara; honetan kontzertu elektrikoa eskaintzen dute.

Verkami webgunearen bidez egingo dute aipatutako guztia. Plataforma crowdfundingaren aitzindaria da Europan. Artista eta sortzaileei proiektuak gauzatzen laguntzeko eta kultura bizitzeko eta kontsumitzeko modu berri bat eskaintzen du. Metodo honetan egindako ekarpena itzuli egiten da proiektuak helburua lortzen ez badu. Aldiz, arrakastatsua gertatzen bada, egileak proiektua aurrera eramaten du eta horrez gain aurretik hitzartutako sariak heltzen dira. “Horrela  ditugun jarraitzaileak neurtzeko aukera daukagu eta diskoak ekoiztu edo kontzertuak antolatzerako orduan ideia bat egin dezakegu”, azaldu du Julen Alberdi baxu jotzaileak. Crowdfundingari esker harreman zuzena sortzen da kontsumitzailearen eta artistaren artean, lan autogestionatuak garatzeko aukera. “Haien ekarpena saritu eta gure proiektuaren parte sentitzea nahi dugu. Diskoa entzungo duten lehenak izango dira”, gaineratu du Alberdik.

Supercremallerasen kasuan 2.500 euroko helburu ekonomikoa ezarri zuten, 40 eguneko epean. Artikulu hau idazten den unean,  1.775€ lortu dituzte eta 16 egun falta zaizkie epea bukatzeko. Horregatik azken bultzada beharrezkoa da. Ekarpenak egiteko, gehien gustatzen zaizun saria aukeratu, zure posta elektronikoa sartu eta ekarpen ekonomikoa Bizum edo txartelaren bidez egin. Proiektu honen parte sentitzeko klikatu linkean, haien hegazkina aireratu dadin: https://www.verkami.com/projects/31170-primer-disco-de-supercremalleras

Eskaintzen dituzten sarietako batzuk.

Datozenak: Hilabete honen amaieran single berria aurkeztuko dute, Iñigo Atxagak grabatua.  Urri bukaeran disko osoa irtengo da eta 30an aurkezpen kontzertua egingo dute Bilbon. Azaroaren 19an taldea Zelaietako kontzertu gelan ikusteko aukera izango dugu, horrez gain Madrilen ere egongo dira.

Jon Castañeda

Artículo anteriorLa Policía Municipal descarta un envenenamiento intencionado de un perro
Artículo siguienteMikel San José: “Futbola jendearena da”