Zornotzan

Hi!Zornotzan

Sorginen Gaua

WhatsApp Image 2024-06-09 at 15.44.12 (4)

Ekainaren 23ko gauean, San Juan ermitaren ondoko hariztian, Sorginen Gaua ospatzen da, euskal tradizio desberdinak batzen dituen ‘performance’ sinbolikoa.

Zornotzako Talde Feministak eta Akelarre Aniztasun Taldeak antolatzen dute Sorginen Gaua.“Lehenengo kalejira bat egiten dugu herritik San Juanera. Txistulariak eta trikitixak jotzen doaz, jendea batzen dugun bitartean. Euskal kultura ere sustatu nahi dugu eta musika tradizionala ezin da falta”.

San Juan toki berezia da, aproposa. Sare telurikoak bertatik pasatzen omen dira, energia berezi batez dohainduz espazioa. “Lekua berezia da, ez dakigu zer daukan baina atmosfera magikoa sortzen da bertan”. Haritz zaharrak, iratzeak eta txalapartaren oihartzunak misterioz janzten dute eszenatoki naturala ilunabarrean.

Erritua

Txupinak ematen dio hasiera errituari: “Guretzako ez da San Juan Gaua, Sorginen Gaua baizik”. Sorginak beltzez jantzita agertzen dira, korro bat sortuz. “Konjuru bat irakurtzen dugu, gari-sorta bati sua eman eta astintzen dugun bitartean”. 

Arao edo konjurua Miren Larreak egiten du azken urteetan. “Behar den emozioa jartzen dio eta oso ondo egiten du, beraz, momentuz horretan ez dago erreleborik”. Gainontzeko betebeharretan bai, erreleboa beharrezkoa da. “Gauza piloa dira antolatu behar direnak eta guri erakutsi diguten bezala, guk hurrengoei erakutsi beharko diegu. Belaunaldien arteko harremana oso garrantzitsua da, tradizioa mantendu daiten”.

Sua

Gari-sortaz baliatuz sutea pizten da. “Suak urteko gaitz guztiak erreko ditu eta datorren garai berrian garbi sartuko gara”. Gaitz hauek konjuruan aipatzen dira: “Matxismoa, faxismoa, eraso sexistak. Azken finean Zornotzako Talde Feminista gara antolatzaileak eta horretara bideratzen ditugu aldarrikapenak azken urteetan”. Talde feministarekin batera, Akelarre Aniztasun Taldeak ere hartzen du parte antolaketan. “Ikusten genuen sorginak jaso zituzten auziak eta gaur egun pertsona askok ‘desberdinak’ izan edo jokatzearren jasan behar dituztenak ez direla hain desberdinak. Horregatik salatzen ditugu”.

SAN JUAN

San Juan de la portaletaña. Zapatu arratsaldian hamalau atso tronpeta joten motroi baten gainian.

Urra urra urra San Juanetan dantzan egin daigun ifar haizetan (bis)

U, u, uu San Juanera goaz gu. U, u, uu San Juanetik gatoz gu.

Deinona sorgin, eltxo ta sorgin guztiak dira erretasoloetako landara onak garbiratu daitezan.

Akelarrea

Behin sua piztuta, Sorginak bueltaka hasten dira eskutik ebatuta, San Juan abestia abesten duten bitartean: “San Juan de la portaletaña, zapatu arratsaldian, hamalau atso tronpeta jotzen motroi baten gainian… Eta suaren gainetik saltoka hasten gara sorginak akelarretan egiten zuten bezala. Guretzako sorginak ez ziren txarrak, alderantziz, emakume independienteak, askotan botika eta belar gaietan jakintsuak zirenak. Horregatik jazartzen zituzten”. Hortik aurrera ikusleek ere hartzen dute parte Akelarrean: “Suari salto egiten, dantzan, kantatzen edo irrintziak botatzen”. 

Erromeria

Akelarrearen ostean, festarako denbora ere badago. Gabeko eskaintzarako txosna bat jartzen da eta kontzertu txikiak antolatzen dira. “Euskal musika eta dantzekin hasten gara, erromerian. Gero, denetarik jarri dezakegu, regetoia eta guzti entzun daiteke gauean zehar, beti ere espazio seguru eta aske batean”. Akelarrea da, baina garaikidea.

Ama Lurra

Ekainaren 23 inguruko egunetan udako solstizioa gertatzen da. Urteko gau laburrenaren ostean, egunak laburtzen hasiko dira eta udari ongi etorria ematen zaio ipar hemisferioan. Kultura askok berritze, emankortasun eta ugaritasun une gisa ospatu dute historian zehar udako solstizioa. Energia positibo handiko unetzat hartzen da, eta ohikoa da pertsonak argitasuna eta bizitza ospatzeko biltzea. 

San Juan Gaua, Sorginen Gaua

Zientziak, gure bizi kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, misterio asko argitu ditu bere garapenean. Gaur egun badakigu suaren inguruan dantza egiteak ez dituela gauzak hobetuko. Ala bai…?

Euskal Herriko sorgin ehizak, sineskeriaren, fanatismoaren eta intolerantziaren arriskuen oroigarri izan behar du. Gertaera horiek gogora ekartzea eta irudikatzeak baliogarria izan behar da, gaur egun, oraindik gertatzen diren era askotako jazarpenak saihesteko.

“Herriko pertsona guztiak gonbidatzen ditugu San Juanera, giro alai, aske, anitz, eta seguru baten parte izatera”.

Gora Sorginen Gaua, urte askotarako!

+ Irakurri

‘ZORNOTZAKO JAIAK 1954’ Bego Renteria Zearsolo

Begok 1954. urtean 11 urte zituen. Bere familiak jatetxe bat zeukan Zelaieta parkean, ‘Restaurante León’, eta jaiak oso gertutik bizitzen zituen, ia guztia bertan gertatzen zen eta. “Dana egiten zan parkean. Frontoia irekia zan eta bertan herri kirolak, pilota partidak,

‘Marmitako’

La “Pócima mágica” de la Familia Minai Primer premio Marmitako 2023 “Fue un poco suerte, jajaja. Bueno, le pusimos mucho cariño al plato. Sólo queríamos participar, pero parece que lo hicimos tan bien que ganamos” cuenta Cleo, la cocinera de

‘KOPENHAGUE’ Asier Quintana

“Bilbon Moda Diseinua ikasi ondoren, Kopenhagera abiatu nintzen master bat egitera. Bost urte daramatzat Danimarkako hiriburuan” Asierrek amamaren etxean zuen jolastokia. Orratzak, oihalak, artaziak, koloretako hariak. Amama jostuna zen. Izekok berriz, moda diseinua ikasi zuen, eta bera, aukeratzeko momentua heldu