UDAZKENA. SEIREN-en lan berriari izena ematen dion urtaroa, Andoaingo “Garate” estudioetan grabatutakoa. Indarrez itzuli dira, gogotsu, ilusioz eta ohiko duten soinu adierazgarriari fidel izaten jarraituz. Pop-a eta zertiar doinuak abiapuntu izanik, rock kutsudun 10 kantu itsaskorrekin datozkigu. Country edo erritmo dantzagarrien ñabardurez hornitutakoak eta lehenengotik azkenengora paisai musikal desberdinetatik bidaiatzera eramango gaituztenak. Udaberria eta uda kolorez janzten dituzten melodia eta koroak, negua bezain gordinak diren hitzak eta malenkonia eta nostalgia ardatz, UDAZKENA-ren baitan sartuko gara bete betean. Honi ere, arinago edo beranduago, agur esan beharko diogu. Baina SEIREN itzuli da, eta geratzeko itzuli da.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.