SDAko Mikel Zarrabeitiak sortutako ipuina, `Su txikitan´ egitasmoaren lehenengo saioan

•  Ipuin kontaketa abenduaren 14an izango da, Zelaietan zentroan. Sarrera debalde izango da, nahiz eta aforoa mugatua izango den.•  `Su txikitan´ programaren barruan, urtean lau saio antolatzea da Udalaren helburua.

`Su txikitan´ egitasmo berria jarri du martxan Amorebieta-Etxanoko Udalak: ipuin kontaketa ardatz, gizakiaren, kulturaren eta naturaren baloreak uztartzen dituen programa. 10 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako egitasmoa da, eta aurreneko saioa datorren astean bertan izango da, SD Amorebietako Mikel Zarrabeitiaren eskutik. Jokalari zornotzarrak, berak idatzitako ipuina kontatuko die bertaratutakoei, Unai Ormaetxearen laguntzarekin.Ondoren, Ormaetxeak berak gidatuta, solasaldia izango da bien artean. Kontaketa Zelaieta zentroan izango abenduaren 14an, arratsaldeko 19:00etan (hasiera batean abenduaren 16rako zegoen aurreikusia). Sarrera librea izango da, nahiz eta aforoa mugatua izango den. 

Urtean lau saio, herriko pertsonaiei bidea emanez

Udalaren helburua da `Su txikitan´ egitasmoaren lau saio antolatzea urtean zehar. Bertan, herriko pertsonaia ezberdinek eurek sortutako ipuina kontatuko diete 10 urtetik gorako neska-mutilei. Eta ondoren, solasaldia egiteko aukera izango da. Irakurketa eta ondorengo solasaldi guztiak bideoan grabatuko dira, eta saio bakoitza bukatu ostean Interneten egongo dira ikusgai.

sortutako ipuina, 
`Su txikitan´ egitasmoaren lehenengo saioan

Artículo anterior60 ESCOLARES CONTRIBUYEN A REDUCIR EL SENTIMIENTO DE SOLEDAD DE LAS PERSONAS MAYORES
Artículo siguienteLos azules esperan seguir con la racha de victorias

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here