Apirila udabarri sasoia da. Oso ondo dakigu Zornotzan, batez ere txirrindularitza zaletuek. Apirilaren azken barikuan, SCA taldeen aurkezpena egin da Zelaieta zentroko auditoriumenean.
Ruben Manzanedo, SCA elkarteko presidenteak, ongietorria eman ondoren, babesleen laguntza eskertu zuen; Amorebieta-Etxanoko udala, Luciano Martinez zinegotzia izan zen bertan eta F2 Informatika enpresako jabea, Pablo Florido.
Ondoren, taldeen aurkezpena hasi zen. Banan banan. Juniorrak, kadeteak eta eskolako txirrindulariak. Protagonismoa merezi dutelako, kirol eder honen alde agertu direlako. Eta hemen argazkiak eta euren izenak. Aupa gazteok!!!
Aurkezpena hasi baino lehen, elkartearen bideo ederra zabaldu zuren. Hona hemen.