Santiago Onaindia bekak 9.000 euro izango ditu

Ametx erakunde autonomoak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 15. edizioari dagokion deialdia onartu du, 2017ko maiatzaren 9ko, 17-88 zenbakidun Presidentearen dekretuaren bitartez.
BALDINTZAK

Izendagaiak

Banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari-arduraduna izendatuko da, taldearen ordezkari izan dadin.

Beka emateko baldintzak bete ezean edo aurreko deialdiren bati dagokion lana amaiturik entregatu ez bada, eskabide horien arduradunak ez du izango hurrengo beka-deialdietara aurkezterik, egoera argitu bitartean.

Lanak

Originalak eta lehenago argitaratu gabeak izango dira. Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lan hauek euskaraz aurkeztuko dira.

Iraupena

Lana gauzatzeko epea, gehien jota, urtebetekoa izango da, esleitu eta onartzen denetik zenbatzen hasita.

Zuzkidura

Bekaren zuzkidura 9.000 €-koa izango da.

Ordainketa

Honela burutuko da ordainketa:

% 40 beka esleituta, bekadunak hura onartu ondoren.

% 30 sei hilabete igarota aurkeztu beharreko txostena aurkeztu eta Epaimahaiak onartu ondoren.

% 30 lan osoa aurkeztu eta Epaimahaiak onartu ondoren.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea

Bekarako izena eman nahi dutenek dokumentazio hau bidaliko dute Ametx Erakunde Autonomoaren euskara zerbitzura:

a.- Bekadun izan nahi duenaren, edo taldea balitz, taldeko ordezkariaren eskaera, honako hauek adieraziz:

– Izen-abizenak

– Helbidea

– NAN edoPasaporte zenbakia

– Telefono zenbakia

– Posta elektronikoa

b.- Eskatzailearen, edo taldea balitz, taldeko kide guztien “Curriculum vitae”ak; bertan, egindako ikasketak, izandako lanbide-jarduerak, burututako ikerketak, lortutako sariak, argitaratutako lanak… azalduko dira.

c.- Egingo den lanari buruzko txostena, honakoak azalduz:

– Lanaren interesa.

– Luzera edo iraupena.

– Ikerketa-lanen epeak.

– Erabiliko den metodologia.

– Lan-zentroak.

– Bitartekoak.

Dokumentazioa aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an, 14:00etan amaituko da; horretarako, hiru bide hauetakoren bat erabiliko da:

– Ametx erakunde autonomoaren erregistroan sarrera eman (Zelaieta Zentroa. Zelaieta Parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano).

– Postaz helarazi helbide honetara: AMETX erakunde autonomoa. Zelaieta Zentroa, Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Gutunazalean SANTIAGO ONAINDIA IKERKETA BEKAren 15.ediziorako dela adierazi behar da.

– Posta elektronikoz AMETX erakunde autonomoaren euskara zerbitzura bidali: euskara@ametx.eus. Dokumentuak PDF formatuan erantsiko dira.

Egun berean postetxean utzitako proiektuak onartuko dira, baldin eta proiektua posta ziurtatuz bidaltzen bada. Horrelakoetan, eskaerak kartazal irekian aurkeztu behar dira, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, eskaerei data eta zigilua jar diezazkien.

Bekadunen betebeharrak

a.- Bekadunak idatziz adieraziko du beka onartu duela, beka berari eman zaiola jakinarazten zaionean zenbatzen hasi eta egutegiko 15 egunen epean. Beka jasotzen duenak uko eginez gero, Epaimahaiak, egoki baderitzo, zerrendan hurrengo dagoenari eman ahal izango dio beka.

b.- Beka eman dela jakinarazten denean zenbatzen hasi eta sei hilabeteko epean, lanaren garapenaren egoerari buruzko txostena aurkeztu beharko du.

c.- Hala lanean nola ikertzaile-taldean aldaketaren bat egin ahal izateko, idatziz jakinarazi beharko zaio aldez aurretik Epaimahaiari, eta Epaimahaiak erabakiko du aldaketa onartzen denentz.

d.- Bekaren amaieran lan osoa aurkeztu beharko da idatziz eta euskarri informatikoan.

e.- Ametx Erakunde Autonomoak egoki iritziz gero, bekadunak landutako edukiaren berri emango du jendaurreko ekitaldi batean.

Lanaren jabetza

Lanaren jabea egilea izango da. Ametx Erakunde Autonomoak beretzat gordeko du ikerketa-lanaren argitalpen osoa edo zatikakoa egiteko lehenengo eskubidea. Horrela eginez gero, bekadunak uko egingo dio egile-eskubideak jasotzeari.

Ametx Erakunde Autonomoak eskubide hau erabili nahi badu (paper-formatuan zein euskarri informatikoan), jakinarazi egingo dio egileari; lana behin betiko jasotzen duenean zenbatzen hasi eta sei hilabeteko epean, eta bi urteko epean argitaratu beharko du. Epe hori igarota, egileak askatasuna izango du lana berak argitaratzeko. Horrela eginez gero, jasotako bekaren aipamena egingo du argitalpenean.

Epaimahaia

– Ametx Erakunde Autonomoaren presidenteak izendatuko ditu epaimahaikideak, dagokion jakintza-arloko adituen artean.

– Dokumentazioa aurkezteko azken egunean zenbatzen hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan jakinaraziko da nori eman zaion beka.

– Epaimahaiak beka inori ez ematea erabaki dezake, aurkeztutako lanek bere ustez beharrezko baldintzak eta garantiak betetzen ez badituzte.

– Bekarako proiektuak aurkezten dituzten eskatzaileek, eskatze hutsaz, uko egingo diete Epaimahaiaren ebazpenaren aurka egiteko mota guztietako egintzei.

Gorabeherak

– Ametx Erakunde Autonomoak ebatziko ditu bekaren tramitazioan gertatzen diren gorabehera guztiak, eta horien ondoren ez da bestelako errekurtsorik izango. Era berean, Beka indarrik gabe utzi ahal izango du, baldin eta bekadunak adierazi zaizkion betebeharrak betetzen ez baditu.

– Bekadunak, lanak dirauen bitartean bekari uko egiten badio, eskubide guztiak galduko ditu, eta itzuli egin beharko ditu ordura arte jasotako diru-kopuruak.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano visibilizará la realidad de mujeres de India, El Salvador y países del Magreb
Artículo siguiente«AMOUR» LA OBRA DE TEATRO INFANTIL EN LA PARTICIPA JABI RENOBALES LOGRA UN PREMIO MAX