Zornotza, aurtengo jaiak amaitu dira! Konturatu orduko joan dira horren gogotsu hartu genituen jaiak…
Beharbada, ez dira munduko jairik onenak izango, beharbada badute zer hobetu, baina… geure jaiak dira! GEUREAK!Zornotzar guztion festa, kolorea, jatorria, joera… edozein direla ere!
Aniztasuna horixe delako: anitz, asko, ugari, desberdin… Zornotzak ez duelako aurpegi bakarra!
Eta urtean zehar jarrai dezagun aniztasun horren alde lanean, gero ta gertuago dauden 2023ko jaiak are eta hobeak izan daitezen! Nahiz eta denok dakigun gatza izango dela aurtengo pregoilarien maila mantentzea…
Datorren urtera arte, Zornotza! Eta bitartean… BIZI BIZITZA!
Udazken Txistulari Elkartea
JAIETAKO ARGAZKIGUZTIAK HEMEN https://flic.kr/s/aHBqjzYfFg