Zornotzan

Kultura

SACZ Idazlan lehiaketa 2021

Urtero lez Sociedad Artístico Cultural Zornoza-kZornotzako ikasleentzako antolatzen dauan  Idazlan Lehiaketa burutu dau. Urrian hasi eta abenduaren 20-an sari banaketarekin bukatzen dan Idazlan Lehiaketa.

Horrela, eta herrian dagozan 6 ikastetxeen partaidetzarekin(Andra Mari Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Larrea Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Urritxe Institutoa) , XXII. edizioak aurrera egin dau.

Idazlanak azaroaren 29-an aurkeztu behar ziran eta guztiak hasiera berdinari helduta gai librea jorratu ahal zuten. Aurten istorioen hasiera honako hau izan da: “Oraindik ez zen ekaitza baretu. Gaua haserre zegoen. Haizeak ulu egiten zuen adar tartetan”

Aurtengo edizioan iazkoan baino 80 lan gehiago aurkeztu dira. Guztira, 3 mailatan sailkatutako lehiaketan, 336ikasle parte hartu dabe: 11 urte arteko mailan 125 ikasle, 112 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 99ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.

Epaimahaia Zornotzako Udal Euskaltegiko irakaslegatik osatutako taldearen laguntza izan dogu.

Covid 19-ak sortutako osasun egoera dala eta aurten ere ez da sari banaketa ekitaldirik egon eta maila bakoitzean saritutako lanen idazleak bakarka jaso dabe saria.➢ 11 urte arteko maila:• Lehen saria: Nile Basante Guarrotxena. “Lagun Arriskutsuak”.• Bigarren saria: Izaro Esturo Uriarte. “Nire kuadernoan giltzapetuta”.

Esan beharra dago maila honetan epaimahaiak lan bateri “aipamen berezia” emotea erabaki dauala: Izaro Pagaldai Aburto. “(Des)oreka”.➢ 12 eta 14 urte bitarteko maila:• Lehen saria: Eider Aburto Ron. “3333ko iluntasuna”.• Bigarren saria: Anes Ekaterina Etxebarria Beldarrain. “Itzal misteriotsua”.➢ 15 eta 18 urte bitarteko maila:• Lehen saria: Jon Lorenzo Insausti. “Iparorratza”• Bigarren saria: Ainhoa Calvete Andrés. “Geltokiko begia”

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen