Ruben Manzanedo, SCA-ko presidente berria

1948 urtean sortutako SCA elkarteak aldaketak izan ditu eta otsailaren 28tik aurrera batzorde berri bat jarri da elkarte honen zuzendaritzan; Ruben Manzanedo presidentea, Leire Aldazabal, presidente ordea, Hodei Filardo, idazkaria eta Juan Carlos Lara kirol zuzendaria. “Aurretik, elkarte honetan orain arte izan direnen lana eskertu gura dogu. Gure ardura orain SCAri bultzada handi bat ematea da”, Ruben Manzanedo presidente berriaren hitzetan.

Aurretik erronka handiak dituzte. “Etorkizuna bermatzeko eskola indartu behar dugu. Pandemia dala ta, asko murriztu da taldea eta asmoa lehen zegoen multzoa berreskuratzea da. Gaur egun eskolan 15 bat ume daude, 7-14 urte bitartekaok, lehen 30 ume inguru zeuden eskolan eta hori da gure harrobia, txirrindularitzan lehiatuko direnak  eskolan hasten dira gehienak eta ezinbestekoa da hori berreskuratzea”, aho batez aitortzen dute Ruben eta Leirek.

“Prestaketa on bat egiteko bizikletak berriak behar ditugu, gure bizikleta parkea oso zahartuta dago eta gure helburua berritzea da. Horretarako dirua behar da, noski, baina gure aurrekontuetatik atal bat horretara bideratuko dugu”. Diru kontuak aipatuz, aurrekontuaren inguruan hitzeginez, “90 mila euro inguruko aurrekontua behar dugu urtero. Gehiena arropak eta lasterketetara joateko bideratzen da. Furgoneta bi eta kotxe bi ditugu, guztiak 15 urtetik gorakoak dira, eta laster hauek ere aldatu beharko ditugu”.

Duela gutxi sponsor berria dute “F2 INFORMATIKA”. “Kadete mailako 9 txirrindulari eta Juniorrreko beste 6 gazteek badute elastikoetan logo berria eta ibilgailuetan ere jarri dugu dagoeneko. Orain sponsor gehiagoren bila ari gara. Baditugu hitza emon duten batzuek, baina sinatu arte ezin dot ezer aurreratu”, dio Rubenek.

Udabarri saria

Hasieran krisia eta gero pandemiaren ondorioz, herriarentzat hain garrantzitsua izan den Udabarri Saria ez da burutu profesional mailan azken bi urteetan. Eta aurten ere ez da posible izango. “Gure helburua lasterketa profesionala berreskuratzea da, dagoeneko galdu egin dugu eta egutegian ez dugu tokirik. Lehen Itzulaiaren ostean izaten zen, talde guztiak berton zeudenez errezagoa zen. Zornotzako Udabarri Saria erreferentea izan da urte askotan, orain futbol taldea dugun bezala, eta uste dugu oso garrantzitsua dela ez bakarrik  txirrindularitzaren zaletuentzako, baizik eta herri osorako”.

Aurten Udabarri Saria bakarrik apirilaren 2an; kadeteak goizean eta juniorrak arratsaldean, eta apirilaren 3an, Sub-23 lasterketa ikusteko aukera izango dugu. 

Ruben Manzanedo eta bere taldea jo ta ke ari dira lanean, aurretik, esan bezala, erronka handia dute. Baina ziur gaude lortuko dutela. Aupa zuek!!!

Artículo anterior“Barnetik kanpora bidean”
Artículo siguienteLA PELÍCULA AMWAR (LLENO DE LUZ), PROTAGONIZADA POR ALEX TXIKON, TENDRÁ SU PREESTRENO MUNDIAL EN BILBAO