Master Kaiolako bederatzigarren edizioak aurtengo txapeldunak ezagutuko ditu, bi pilotari bizkaitar eta gipuzkoar bat.
Larunbat arratsaldea emakumezkoen mailako neurketarekin hasi zen eta Enara Gaminde (Lea Ibarra) izan zen txapelduna Goiuri Zabaleta (Aurrera Leiza) 22 eta 1 garaituta. Ikuskizun handia espero zen hitzordu honetan, markagailua kantxa barruan gertaturikoaren isla argia da. Gamindek hasi eta buka menderatu zuen finala.
Gazteen arteko lehian txapelduna Oier Ibarluzea (Lapke) izan zen, 22-10eko emaitzarekin . Partida hasieran Lapkeko pilotaria aurretik jarri zen erritmo handia jarriz partidari, baina Mikelen erreakzioa izan zen, 9-11raino hurbildu zen, baina ordutik aurrera Ibarluzea izan zen berriro agintari, Oier sendo agertu zen eta apurka-apurka norgehiagoka kolore urdina hartuz joan zen.
Jaialdia amaitzeko, 22 urtez azpikoetan, Xabi Rekaldek (Txumulutxueta) Dimara eraman zuen txapela Xabi Apaolazari (Hernani) 22-16 irabazita. Hasiera hobea eman zion hernaniarrak, nahiz eta bizkaitarrak eutsi ahal izan zion. .Azken txanpa erabakigarrira fisikoki osoago heldu zen Txumuluxuetako pilotaria, ia hitzordu guztian atzetik joan zen arren . 15-15eko berdinketatik aurrera bere mailarik onena aurkitu zuen IX. Master kaiolako txapela bereganatzeko.