Icono del sitio www.amorebieta.com

Ikusgarria Zornotzako II. Rally Sprint

Kotxe ikusgarriez bete ziren atzo Zornotzako auzo eta inguruak. II Amorebieta-Etxano Rallysprinta ospatu baitzen, Gernika Racing-ek antolatuta. Oro har, eguraldi ikaragarriarekin esnatu zen Zornotza, kotxeak inoiz baino lasterrago eta politago ikus zitezen. Gainera, jende andana hurbildu zen gurera euren afizioaz gozatzeko. Hala ere, ez zen egun alaiena ezta dibertigarriena izan, Etxanoko tramo batean hainbat istripu egon baitziren, batzuk luzerako eman zutenak. Beraz, horrenbeste eragozpen ikusita, proba amaitzear ematea pentsatu zuten, hala ere, geroago jarraitzea erabaki zuten, gauez amaituz rallysprinta. Irabazleak azkenik, Gorka Antxustegi-Xabat Urresti izan ziren, Peugeot 205 batean. Bestalde, lehen zornotzarra, Jonathan Gago izan zen Mikel Senovillarekin batera 5.postua lortuz, Renault Clio Sport batekin.
Amaia Larruzea

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

Salir de la versión móvil