Zornotzan

Berriak, Gazteria

Pop-rockaren hastapenak berrituz Supercremalleras taldeak “Gominolas», haien azken singlea aurkeztu du

Sarrera guztiak saldu ostean, Zelaietako kontzertu gelako oholtzara igo ziren Supercremalleraseko taldekideak. Punk ukitua duten pop-rock itsaskorrez beteriko kantak jo zituzten. Haien azken singleak entzuteko aukera izan genuen eta horrez gain, publikatu gabe dituzten hainbat kanta eta bertsio batzuk ere. Duda barik, zeresana emango duen taldea da.

Gernikarren hasierak gogora ekarriz, Gorka Etxeberriak (ahotsa eta gitarra) eta Daniel Westek (gitarra) beti izan dute talde bat sortzeko gogoa, eta 2019an pausoa ematera ausartu ziren. Orduan aurkitu zituzten Unai Markina (bateria) eta Zornotzako Julen Alberdi (baxua), eta rock talde bat sortzea erabaki zuten. Gerora, Dani Galiziara joan zen, eta bere lekua betetzeko Gorka Olaeta (gitarra) batu zen taldera.

Boskoteak, 2006an Los 40 principalesen entzuten zen musika aipatzen du eraginen artean. Horrez gain, Green day talde estatubatuarraren jarrera punkiaren indarra. Aipatutakoen nahasketa freskoak dira taldearen kantak: estribillo itsaskorrak, erritmo alaiak eta letra dibertigarriak. Mezua tristea bada ere, melodiak positibo bihurtzen du kanta.

Azaroan, Ultramarinos Costa Brava estudioan (Girona) 8 egun igaro zituzten Santi García ekoizlearekin (Berri Txarrak, La M.O.D.A eta Gatibu taldeen ekoizle bera) 30 minutuko iraupena izango duen haien lehenengo lan luzea grabatzen. Asko ikasi dutela aipatzen digu Julen Alberdi baxu-jotzaileak: “24 orduz ibili ginen bakarrik diskoa prestatzen, ez da hemen egiten den moduan, goizean lanera joan eta arratsaldean grabatu, profesionalagoa izan zen”. Horrek taldea gehiago batzea eragin duela adierazi du.

Kontzertu bat egoera honetan ematea arraroa dela aitortu digu Gorka Etxeberria abeslariak: “Ez dituzunez haien aurpegiak ikusten ez dakizu jendeari gustazen zaion edo ez, gainera jendeak ez ditu abesti gehienak ezagutzen”.

Hala eta guztiz ere, Gominolas harrera beroa izan du eta jendeari gustatu zaio. “Bizkaia Irratian eta Radio Nervionen gure kanta entzun zutela esanez idazten ziguten lagunek, horrez gain Euskadi Irratitik eta Gaztea irratitik elkarrizketak egiteko deitu digute”.

Abestiak banaka kaleratuko dituzte, baina diska ere egongo da. Urte hau promoziorako eta singleak publikatzeko erabiliko dute, eta hurrengo urtean, eszenatokiz eszenatoki ibiliko dira.

Momentuz, lau kantu argitaratu dituzte: 2019an Incendio, En carne viva eta Yo ya sé que tú no me quieres nada. Otsailean, Gominolas kalera atera zen, 2021ean argia ikusiko duten abestien lehen aurrerapen gisa.

Jon Castañeda

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.