Zornotzan

Berriak, Gazteria

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hasiera emango die Amorebieta-Etxanoko inauteriei

• Ekintzak martxoaren 1ean hasiko dira. Egun horretan Perubele etorriko da.
• Antzerkia, dantza, musika eta mozorroak, guzti hauek ez dira faltako Amorebieta-Etxanoko inauterietan

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu inauterietarako. Horrela, martxoaren 1etik 5era, zornotzarrek hainbat kultur ekitaldi izango dituzte kaleak girotzeko. Jai parte-hartzaile batzuk antolatu nahi dira, herritar guztientzat baina bereziki txikienei zuzenduak.
Ostiralean, hilak1, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pilotalekuan jarriko den taula gainean izango dira arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Beranduago, 19.00:00etan, Zelaieta parkean, Perubeleren aurkezpena egongo da eta ondoren jaietako protagonista nagusia den honekin kalejira bat egingo da. Ibilbidean zehar Udazken taldeko dultzaineroak eta Zaparrada batukada izango ditu bidelagun eta parte hartzen duten guztiak animatuko dituzte.
19:30etik aurrera atseden hartu ahal izango da Zelaieta parkean jarriko den karpan eta han zornotzarrek txorizoa eta sagardoa jan eta edan eta ordu erdi beranduago Urrats taldeak ekingo dion erromeriarako indarrak hartu ahal izango dituzte.
Eguneko azken hitzordua Zornotza Aretoan izango da. Hemen, 20:15etik aurrera “7ak bat”antzezlana ikusi ahal izango da.
Larunbatean, hilak 2, 12:00etatik aurrera inauterietako dantzak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan, Udabarri dantza taldearen eskutik. Arratsaldean Zelaieta parkean Tomaxen abenturaken “10 urte” ikuskizuna ikusi ahal izango da eta bi ordu beranduago, leku berean, berbena egongo da La Basu eta Ibai DJ-arekin.
Arratsaldeko zortzietan Triki Piu trikitilarien ibilbidea hasiko da. Herri guztian zehar ibiliko dira kaleak girotzen. Gainera, egun guztian zehar mozorro lehiaketa egongo da. Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatu dute eta gaiak komikietako pertsonaiak izango da.
Igandean, hilak 3, Malas compañías antzerki zirkoak «Prozac” antzezlana antzeztuko du 18:00etan.
Martxoaren 4an, astelehenean, Zornotzako umeek hainbat jolas izango dituzte Zelaieta parkean 17:30etik aurrera eta baita kontzertu akustiko bat ere, Zornotzako Gazteek antolatuta.
Inauterietako asteartea
Inauteri egunean, hilaren 5ean, 17:00etatik aurrera Zelaieta parkean Eidaberen “Txapela buruan eta dantza munduan” antzezlana ikusi ahal izango da.
19:00etatik aurrera, inauterietako kalejira hasiko da, Udazkeneko dultzaineroekin. Ekitaldi hau Zelaieta parkean hasiko da. Hemen datorren urtera arte esango zaio agur Perubeleri eta erre egingo da. Txikienentzat txokolatada ere egongo da (19:30ean).
Azkenik, Nai imaginazioak taldeak “Mugi Dubi Doo dantzan” ikuskizuna ekarriko du Amorebieta-Etxanora, 19:30ean, Zelaieta parkean.

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.