Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta martxora bitartean hile bakoitzeko lehenengo ostiralean, eta Lehenengo mailako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan.
Aurkezpenean Amorebieta-Etxanoko alkateak, Andoni Agirrebeitiak; Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Unai Iglesiasek; eta Aspe Pelotako arduradun komertzialak, Inaxio Errandoneak hartu dute parte. Unai Laso, Joseba Ezkurdia, Aimar Morgaetxebarria eta Aitor Elordi pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean.
Hile bakoitzeko lehenengo ostiralean, gaueko 22:00etan, musikarekin
Abenduaren 2an, urtarrilaren 6an, otsailaren 3an eta martxoaren 3an, gaueko 22:00etan, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira eta Baikoko zein Aspeko kirol materiala zozketatuko dute.
Abonuak eta sarrerak
LAU JAIALDIETARAKO ABONUAK | PARTIDA BAKARRERAKO SARRERA |
Amorebieta-Etxanoko Kirol Klub guztietako federatuak 60 euro | Gazte-txartelarekin 20 euro |
Abonu normala 90 euro | Sarrera normala 25 euro |
Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan, Venecia Kafetegian, edo telefono zenbaki hauetara deituz 685 78 93 65 (Markel) eta 652 77 68 62 (Karmelo). Abenduaren 1ean, osteguna, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta frontoian 19:00-21:00artean.