Hainbat ekintza programatu antolatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak 2014ko inauteriak ospatzeko. Partaidetzarako deia eginez, jende guztiari zuzenduta dauden jaiak izatea da asmoa, eta arreta berezia eskainiko zaie txikienei.
Otsailaren 28a, ostirala
17:30 Umeen kontzentrazioa eta musika, Zelaietan izango den haurrentzako diskotekan.
18:30 Inauterietako kalejira Udazkeneko gaitariekin.
Sagardoa eta txorizoa guztiontzat Zelaieta parkean.
23:00 Diskoteka DJ Eneko Baranda + Jordi K-ren eskutik, eta lehiaketaz eta sariz jositako “super heroien jaia” Zelaietan.
Martxoaren 1a, larunbata
17:30 Kaleko musika VHS Street Bandekin Zelaieta parkean.
20:00 Diskoteka eta mozorro lehiaketa (10-17 urtekoentzat) Zelaieta zentroan.
21:00 SUGARRI fanfarrea.
Luis Urrengoetxea kaleko tabernariek antolatutako mozorro lehiaketa parte hartzeko modua izango da egun guztian. Saria: asteburu bat nekazaritza turismoko etxe batean.
Martxoaren 2a, igandea
12:00 Inauterietako dantzak kaleetan zehar Udabarri taldearekin.
Martxoaren 4a, asteartea
17:00 Standa bandaren ekitaldia Zelaieta parkean.
Umeen mozorroak.
Photocall eta argazkia mozorrotuta datozen ume guztientzat.
18:00 Edadekoen mozorro lehiaketa, luncha dantzaldia Nafarroa zentroan.
18:30 Zelaieta parketik irten eta gaitariek lagunduta, Zubiondo plazarainoko kalejira, Perubele maltzurra bertan erretzeko.
Ume guztientzako txokolatada.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.