Zornotzan

Noticias

PEIO ETXEBERRIA III. MASTER KAIOLAKO TXAPELDUNA ASPE ENPRESAREKIN FITXATU DU

Huarteko klubeko aurrelariak pasadan urriaren 4 ean sinatu dau bere lehenengo lan kontratua Aspe enpresarekin. Abenduaren lehengo hamabost aldian izango da pelotari honen debuta.
​Umetxo mailatik, dirau klub honen barnean entrenatzen. Jokoan aukera handiko aurrelaria, bi eskuekin ondo moldatzen dena eta eskumarekin tantua bukatzen dakiena.
​Zenotz, Ultzama araneko herrizka txiki bat; non Peiok lan egiten du abetlzain moduan, 16 urte zituenetik.
​Urriearen 16an, 19 urte beteko ditu pelotari jator honeek.
​Master Kaiolako txapelketako jarraitzaileok estimu handia diogu, ez bakarrik erakutsitako jokoarengaitik baizik eta bere nobletasun eta izakeragaitik.
​Lagun Onak pelota taldetik eskerrak eman nahi genioke “Amorebieta IV”. Frontoian erakutsitakoagaitik. Pelotari gazteentzat eredu on bat dala uste dogu.
​Lagun Onak taldetik saiatuko gara egun berezi horretan zure ondoan egoten.
​Zorionak Peio. Eta sorte on.

+ Leer más