Zornotzan

Albisteak

Pedro Zamalloa 100 urte bete ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak Pedro Zamalloa zornotzarra omendu du ehungarren urtebetetzean

• Ainhoa Salterain alkatea, eta Sonia Cabeza eta Jon Artabe zinegotziak, Pedro Zamalloaren egoitzan izan dira, eta oroimenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman dizkioteopari.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordezkariak Pedro Zamalloa Iturriozen etxera hurbildu dira gaur, bere ehungarren urtebetetzean zoriontzeko. Senideak ondoan zituela, Zamalloak etxean hartu ditu Ainhoa Salterain(alkatea), Sonia Cabeza (Gizarte Ekintza Komunitarioko eta Herritarren Arretako zinegotzia) eta Jon Artabe (Idazkaritza, Funtzio Publiko, Gardentasun eta Gobernu Oneko zinegotzia, eta Euskara, Berdintasuna eta Arkalaz-en zeharkakotasunaren koordinatzailea).

Alkateak 100 urteak oroitzeko plaka eta lore sorta eder bat oparitu dizkio Pedro Zamalloari Udalaren gertutasuna erakusteko, halako urteurrenak ez baitira egunero izaten.

Egun berezi honetan, Pedro Zamalloak bere emazte MaríaRosario Butrón Bilbao eta bere alaba Agur Zamalloa Butrón izan ditu lagun, poztasun eta esker oneko momentuhau elkarrekin partekatzeko asmoz. Bisitaren ostean, familia El Cojo jatetxean elkartu da, ospatzeko helburarekin.

+ Irakurri

HILERO 384-001

Pausa presentó su nueva revista el día 28 de Mayo en el Zornotza Aretoa, en un acto lleno de emoción presentado por Larraitz García. El numero 384-001 del Hilero, que sorprendió por su nuevo look, tuvo una magnífica puesta de

Llega el XVII Festival Internacional de Música de calle Haizetara

Amorebieta-Etxano se prepara para una nueva edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara en la que participarán nueve bandas de diferentes países y estilos musicales El festival dará comienzo el 21 de junio a las 19:00 en el

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak