Icono del sitio www.amorebieta.com

Parkour Masterclass

Zubiondoko Skateparkak parkour Masterclass bat hartuko du ekainaren 12an 

Parkour-a praktikatzen duzu? Gustatuko litzaizuke ikastea? Hala bada, jakin ezazu Bizkaiako Foru Aldundiak parkour Masterclass bat antolatu duela ekainaren 12an, 11:00etan, Zubiondo Parkeko Skateparkean. 

Parkourra honela definitzen da: hiri-arkitektura mota desberdinak erabiltzen ditu bideari jarraitzeko, praktikatzen duenaren aurretik jartzen diren oztopoak gaindituz eta hiritik mugitzeko modu berriak ezarriz. 

Ekimen honen helburua parkourraren balioak zabaltzea, jarduera fisikoa eta garapen psikomotorra sustatzea eta bizi garen espazioa berrinterpretatzen eta berrerabiltzen irakastea da. 

Masterclassean bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat.
Nori zuzendua dago? 

Informazio gehiago hemen

Anima zaitez!

Salir de la versión móvil